Ibardin .. Larrun

BatenBat-k sortua, 2004, otsaila 8 - 01:00
Zailtasuna Zaila
ABIAPUNTUA Ibardin
Lotuta »Larrun (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ibardinera Beratik igo eta gora iritsi baino lehentxeago OKALARRE ko Benta markatzen du eskubitara. Handik sartu eta Benta ondoan aparkatu ondoren beheko bidea gezi fosforitoz markatuta ikusiko duzue mendiko txirrindak sarritan baitabiltza bertan. Ordu laurdenera egurrezko txabola bat mahaiekin eta bertan bunker erdiestali baten ondoan markak dauzkazue.
15 minutu gehiago eta beste parking txiki bat dago Beratik datorren pistari lotua. Hortik gora pista jarraitzea besterik ez dago erabat garbia baita. Aldapan gora etengabe Larrunera iritsi arte.