Skip to main content

Baigura mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Baigura, tontorra | ©inaxio (20200724)
Altuera
1.477 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Abaurregaina · Azparren · Elkoatz · Erremendia
Lurraldea

Aretako mendimultzoko mendirik garaiena dugu Baigura. Hori dela eta, mendizale gehienen jomugan egoten da erraldoi hau. Hala ere, Baigura ez da bere garaierak iradoki lezakeen bezain zirraragarria: profil leun eta lau samarrekoa dugu, baso eta soroz estalia. Erraldoi otzana dugu Baigura.
Igoera anitz eta arras desberdinak egin ditzakegu. Azparren eta Elkoatz herrietatik abiatzen dira biderik ezagunenak, baina Abaurregainetik ere igo gaitezke, baita Erremendiako mendatetik ere. Aukera izanez gero, horietako batzuk konbina genitzake, alde batetik igo eta bestetik jaisteko.
Hain mendi zabala izanik, hainbat "satelite" ditu inguruan, txangoa luzatu edo aberasteko erabil genitzakeenak: Maitza, Motxorro, Urdinaga... aukera batzuk besterik ez dira Aretako erraldoiaren inguruez gozatzeko.

Mendialdea*
Areta

Oso gertu (< 1.000 m)

ITURSORO trikuharria (199 m.) · GAZPARRO trikuharria (211 m.) · TXAMORRO trikuharria (217 m.) · EL PUERTO trikuharria (445 m.) · MOTXORROKO LEPOA zutarria (919 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Uztailaren 18·an - 23:25etan·an

    Azparren herritik joan izan naiz Baigura mendi ederrera. Hasiera batean bidexka estu bat jarraitzerik dago, baina pagoak hasten direnean biderik ez dago eta galtzea erraza da. Eguraldi ezin hobea izan nuenez 90 minututan igo nuen, baina lainoa izanez gero toki zaila izango delakoan nago.

    Benetan gomendagarria den ibilbidea.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Urriaren 18·an - 18:19etan·an

    Azparrenetik igo nuen, kate bat duen bide zuri batetik goruntz, hau amaitzerakoan eskumara beste bide bat hartu errekatxo bat igaroz eta ondoren badira ezkerrean lehenengo langa bat eta geroago beste bat, azken honetatik igaro eta bidea jarraitu goruntz. Lepoan ezkerrean dugu harri multzozko tontorra. 90 minutu.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Apirilaren 1·an - 16:56etan·an

    Gaur igo dugu aita eta biok mendi eder hau. Garraldan gaua igaro eta gero, ederki Auñak hostalean, Abaurreagainera joan gara. Badakizue, Nafarroako herririk altuena. Web orri batetik ateratako plano batzuk genituen, ezinbestekoak tontorra erdiesteko. Gorabehera nahikoak ditu bideak herri honetatik, batez ere behin pista nagusia alde batera uzten denean. Hori bai, bistak paregabeak izan ditugu: Pirinio kate osoa zuri-zuri (Auñamenditik Collarada arte), Itzaga eta Higa de Elomendi, Saioa, Adi, Hautza eta Ortzanzurieta eta Ori. Totalera 3 ordu eta erdi, 30 minutu tontorrean disfrutatzen egonda.
    WEB HELBIDEA: www.rutasnavarra.com

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2020·ko Irailaren 8·an - 20:15etan·an

    Oso mendi ederra da Baigura. Lehenago egona nintzen, baina lainotuta topatu eta berriz joan beharrean nengoen. Merezi izan du. Gainaldeko pasaia da bereziki ederra. Basoaren gainean zabaldutako larre arritsu batek osatzen du gaina, oso ikuspegi zabala eskaintzen duena. Azparrendik igo ginen aurrekoan eta Abaurregainatik oraingoan, biak ere aukera politak.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ITURSORO trikuharria (199 m.) · GAZPARRO trikuharria (211 m.) · TXAMORRO trikuharria (217 m.) · EL PUERTO trikuharria (445 m.) · MOTXORROKO LEPOA zutarria (919 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi