Skip to main content

Antxoritz .. Antxoritz ibilbidea

inaxio·k

2005/06/07 - 00:00

Abiapuntua
Antxoritz
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Herrian gora egin azkeneko etxeetara heldu arte. Han bidexka polit bat abiatzen da belar artean, sakan txiki bat ezker aldean eta sasiak hartutako pendiza eskubian duela. Bideari zuzen jarraitu eta minutu gutxiren buruan higadurak eragindako lur eremu urratu batekin egingo dugu topo. Urratu horretan gora egin behar dugu, goien urrutian ikusten den haitzarantz joz. Badira harripilak bidean, baina ez dira erraz ikusten. Urratuaren amaiera aldera basoan sartzen den xenda bat topatu behar dugu: bidezidor estu bat da, lurrean ondo markatua, sigi-saga Antxoritzeko haitzak eta tontor nagusiaren arteko lepora eramango gaituena. Aldapa gogorra da tarte batzuetan eta basoaren mendean doa, ez dago urrutira begiratzerik. Okerreko bide askorik ere ez da (bada bideska labur bat eskubi aldetik bereizi eta aldameneko haitz batera igotzen dena, ikuspegi zabalago baten bila edo). Hala, aipatutako lepoan bidea ezker-eskubi bereizten da: eskubi aldetik haitzetara goaz eta ezker aldetik berriz, tontor nagusira. Haitzak dauden ingurura heltzea erraza da, bidea nabarmena eta garbia baita, baina ez da erraza haitz horien muturrera igotzea. Kontu handiz ibili beharra dago, haitz nagusian batez ere (eta holakoetan agi denez, jaitsieran batik bat). Gurutzedun haitza errazagoa da, baina badu berak ere kontuz ibiltzeko pasarte bat. Tontor nagusira heltzeko bidean atzera egin eta bidegurutzean ezker aldean utzitako bidexkari heldu beharko diogu. Bideak bizkarra jarraitzen du zalantzarik gabe, alanbre hesi baten aldamenetik gehienean, tontorrera heldu arte. Tontorrera heldu baino metro batzuk lehenago beste bidezidor bihurri bat bereizten da ezker aldetik: huraxe da Iruntzu aldera joateko jarraitu beharreko bidea (hurrengo bidegurutzean ere ezkerrera jo).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi