Skip to main content

Aitxuri mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Aitxuri (1551m) tontorra | ©Xabiaram (20190713)
Altuera
1.551 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arantzazu · Otzaurte · Zegama
Lurraldea
Mendialdea*
Aizkorri

Oso gertu (< 1.000 m)

Aitzuri koba (127 m.) · Arbelaitz mendia (743 m.) · Aizkorri mendia (940 m.) · Santo Kristo eraikina (955 m.) · Arbelar zutarria (994 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Aizkorri mendikateko gandorra Arantzazu 1000 m Xabiaram
Zegamako geralekua - Aitxuri - Zegamako geralekua Zegamako geralekua JFdeA
Iraule .. Aitxuri Iraule Juanjo

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 13:43etan·an

    Gorrotatzen dut Aitxuriz inor ez gogoratzea Euskadiko mendi altuenak zenbatzerako garaian. Badirudi existitzen ez dela. Ortzanzurieta arte ez dago hau baino tontor garaiagorik mendebalde-ekialde norabidean. Aketegi bera baino bizpahiru metro altuagoa da.
    Bi abiapuntu posible:
    1) Arantzazu
    2) Otzaurte
    Bada, alferrentzako beste bat ere: Zumarrandiko pista (Sondeo de Urkilla) Arabatik, asko gertutzen dena.
    Nik Arantzazukoa luzatuko dizuet, niretzako interesgarriena.
    Azkenengo bentaren ostean bada pista bat ordu baten buruan Urbiako paradisura gerturatuko gaituena. Behin Urbian Manuel Fraga aitonaz akordatuko gara, pentsatuz bertan hartu zuela bere bizitzako erabaki egoki bakarra. Frankismo garaian bertara gerturatu zen eski estazio proiektu posible bat begiztatzera, baina deuseztatu zuen defendatuz ez zegoela elur nahikorik. Eskerrak!
    Pasadizo hau alde batera utzita, belardietan barrena joko dugu Oltzako bordetaraino. Hemen, zig zag famatua datorkigu, goiko pisura eramanez. Elorri bakarti batera iristean, Gandiagaren inspirazio seguruenik, Aizkorrira doan tropela utzi eta gure aurrean dugun bikotera ekin, Aitxuri ezkerrekoa delarik. Harri pasarte erraz batzuen ostean, seguruenik bakarrik izango gara puntan. Eskubira, Aketegin, bospasei pertsona eta eskubirago, Aizkorrin, 200 bat. Hego haizea, gure laguna, izan dezazuen espero dut. Flipatuko duzue benetan:
    - hegoaldera Tologorri bere itxura erakargarriarekin
    - 360º jarraituz irizpide modura, Gorbeia- Durangalde zoko lerdena, bereziki Mugarra eta Anboto
    - eta azkenik, Aralarren atzean Pirinio kate maitagarria: Auñamenditik Bisaurin arte. Tentuz, Atxerreko gaztelua!!!
    Gomendio modura, bertan zaudetenez, 6 1500ak igotzea eskatuko nizueke. Aitxuri-Aketegi-Aitzabal-Aizkorri eta bueltan Iraule eta Arbelaitz. Adi azken bi hauek lotzen dituen gandorra, nahiko gorabeheratsua. Totalera 5 ordu. Gogoratuko duzuen eguna dudarik gabe.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 19·an - 21:32etan·an

    Ados nago zurekin, Mikel. Jende dana Urbiara igotzen da bertan fonda dagoelako.
    Mugitu zaitezte!, inguru horretan mendi polit asko daude.
    Aitxuri da mendilerro horretan dagoen mendirik altuena.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 3·an - 02:38etan·an

    ezinezkoa da tologorri mendia ikustera hortik, gorbea osoa erdi-erdian dago ta gainera mendebalderantz dago; seguraski, peña lapoblacion izango da, hori bai dela hegoaldean. salud

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Abenduaren 13·an - 12:40etan·an

    Euskadi (Euskal Herriko) mendirik garaiena Hiru Erregeen Mahaia da. Aitxuri Gipuzkoako gailurrik garaiena izan daiteke, baina Aitzkorri puntaren aldamenean egotean garrantzia galtzen duelakoan nago.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abenduaren 13·an - 17:42etan·an

    Barka Tartalo, baina Euskadiko mendi altuenei buruz natzaizue. Euskal Herria kontutan hartzen badugu, zazpi probintziak, Hiru Errege dugu altuena. Baina hiru probintzietan gehienek Aizkorri jartzen dute. Gidaliburu bakan batzuk Aketegi adierazten dute, baina Aketegi bigarrena da. Noiz etorriko Aitxuriren tenorea?

  • account_circle

    Juanjo·k bidalia 2006·ko Martxoaren 27·an - 18:36etan·an

    Hay una subida, que no figura en ningún mapa, a esta famosa cima. Partiendo del apeadero de Zegama se llega al cabo de un rato al collado de Intzuzaeta. En este punto se suele abandonar la ancha pista que deriva hacia la izquierda para continuar ascendiendo recto por el bosque, siguiendo los cairns que llevan al collado de Andraitz. Pues bien, esta vez no abandonamos dicha pista, si no que la continuamos hasta que acaba. Luego, con la imponente pared de la sierra de frente, nos adentramos en el espeso bosque que tenemos delante, hasta encontrar un refugio de cazadores. Desde ese punto parte un camino balizado que nos dejará, ya fuera del bosque, en el inicio de la espectacular pendiente que, en forma de embudo herboso, se encuentra entre el Aitxuri y el Iraule. A partir de ahora, todo recto para arriba (ya no hay ni senda ni marcas). El embudo se va empinando y estrechando y llegamos a la zona de roca, ya muy arriba y después de un buen esfuerzo. Entre la roca adivinamos un camino que nos dejará de forma espectacular en la cresta superior de la sierra. Después, por la izquierda, llegamos al Aitxuri.
    Esta canal es más agradecida de subir que por Kanalaundi, ya que no encontraremos esa pedrera inestable que te machaca las piernas. Eso sí, la pendiente es considerable, pero se tiene la sensación de ir por una ruta más virgen.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Aitzuri koba (127 m.) · Arbelaitz mendia (743 m.) · Aizkorri mendia (940 m.) · Santo Kristo eraikina (955 m.) · Arbelar zutarria (994 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi