Thymelaea nivalis

EHlsgi·k

2022/06/04 - 09:39

Thymelaea nivalis, Petraficha mendian
Thymelaea nivalis, Petraficha mendian ©inaxio (20220510)
7 klik

Urteroko landarea, hosto gutxi dituena; loreak zurixkak edo berdexkak dira, ilaundunak, eta oinaldean zeta-antzeko ile-xerloa dute (59)

Landare bizikorra, ipurdia zurkara eta adarrak zurkarak edo belarkarak dituena; lore horixkak edo marroi-gorrixkak, ilaundunak edo ilegabeak, oinaldean ile-xerlorik ez dutenak (61,64)

 

Hostodun adarrak belarkarak eta urterokoak dira; ez dago braktearik; lore ilaundunak (60,61)

 

Hostodun adarrak zurkarak dira; badaude brakteak; lore ilegabeak edo ilaundunak (62,63)

 

Lore ilaundunak; hostoak 1 mm baino estuagoak dira, gaztetan ziliodunak eta gero ziliogabeak (62)

Lore ilegabeak; hostoak 1 mm baino zabalagoak dira, ilegabeak edo iledunak (63,64)

 

Zurtoin gazteak ilegabeak dira; hosto ilegabeak, falka-itxurakoak edo oblantzeolatuak, goiko erdia alderik zabalena dutenak; lantza-itxurako brakteak; sepalo triangeluar/lantzeolatuak (63)

Zurtoin gazteek ileak dituzte; hostoak lineal/luzangak dira, gaztetan iledunak; braktea triangeluar zabalak; sepalo triangeluar zabalak (64,65)

 

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da (64)

Hosto gazteek ile kizkur laburrak dituzte; fruitu ilegabeak; mulu trinkoa; adar laburrak, denak berdintsuak (65)

Generoa:Thymelaea
Forma biologikoa:Kamefitoa
Fenologia:
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:15 cm
Garaiera gutxienez:1700 m
Garaiera gehienez:2500 m
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: U

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints