Skip to main content

Hieracium cerinthoides

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Hieracium cerinthoides Aralarren | ©inaxio (20100629)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Hieracium
Garaiera
800 m ↔ 2000 m
Kokapena

Loraldian landareak ez du oinaldeko hostorik; zurtoineko hosto guztiak ± sakabanaturik daude (landare afilopodoa), edo bestela behealdekoek sasierroseta eratzen dute, ez oinaldeko hostoen benetako erroseta (landare pseudofilopodoa) (33)

Loraldian landareak baditu oinaldeko hostoak, eta hauek errosetan egon ohi dira (35)

Hostoek guruin-ile nabariak dituzte, batez ere ertzetan; ia beti guruin gabeko ileak ere badituzte (34)

Hostoek ez dute guruin-ilerik (guruinik), gehien jota mikroguruin banaka batzuk dituzte ertzetan, ia beti nabarigaitzak

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan ez dute ziliorik (hobe da fruituen kapituluak aztertzea)

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan badituzte zilioak (gutxi edo asko) (36,37)

Lore-errezeptakuluko albeoloek zilio asko dituzte, gehienetan laburrak; estilo horiak (36)

Lore-errezeptakuluko albeoloek zilio bakanak dituzte, urriak, eta gehienetan ± luzeak; estilo horiak edo bestelakoak (37)

Inbolukruaren brakteak ez dira matazatuak (ez daude izar-itxurako ilez estalita) edo oinaldean matazatuak dira eta hortik gora izar-itxurako ile bakar batzuk dituzte; gehienetan badituzte ile bakunak edo guruin-ileak (45,47)

Inbolukruaren brakteak ± matazatuak dira (izar-itxurako ileak dituzte) oinaldean, bizkarraldean eta ertzetan (57,59)

Landare eriopodoa (artile-antzeko ilaun lodia dauka zurtoinaren oinaldean); hosto-ertzetako ileak horztunak dira, edo ia luma-itxurakoak (luzakinak ilearen diametroa baino luzeagoak dira) (48)

Landare gimnopodoa (ia ez du ilerik zurtoinaren oinaldean) edo ia eriopodoa (baditu ileak, baina ez artile-antzeko ilauna osatzeraino); hostoertzetako ileak gehienez ere hortz txikiak dituzte, inoiz ez dira luma-antzekoak (53)

Inbolukruaren brakteek ile guruingabeak dituzte (oso gutxitan, ez dute ilerik); ez dute batere guruinik edo banaka batzuk dituzte

Inbolukruaren brakteek guruin nabariak dituzte, eta batzuetan ile guruingabeak ere bai

Zurtoineko hostoek oinalde zabal besarkatzailea dute; oinaldeko hostoen orria luzanga izan ohi da; hosto-gain ilegabeak edo ile urrikoak; hostoazpi iledunak, ez oso iletsuak; landare ± gimnopodoa (55)

Zurtoineko hostoak pixka bat besarkatzaileak dira; hostoen orria ± iletsua da eta azpialdean ile-janzki nahiko trinkoa dauka; landare suberiopodoa

Ugaritasuna
Pirinioak, iparraldeko eta tarteko mendiak: U(B); hegoaldeko mendiak: BB

Argazki berria erantsi