Skip to main content

Hieracium lawsonii

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Hieracium lawsonii Lapazarra mendian | ©inaxio (20230706)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
8 cm ↔ 25 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Hieracium
Ingurunea
Kare- eta marga-haitzetako pitzadurak eta lauguneak.
Garaiera
700 m ↔ 2300 m
Banaketa orokorra
Orofito europarra
Kokapena

Loraldian landareak ez du oinaldeko hostorik; zurtoineko hosto guztiak ± sakabanaturik daude (landare afilopodoa), edo bestela behealdekoek sasierroseta eratzen dute, ez oinaldeko hostoen benetako erroseta (landare pseudofilopodoa) (33)

Loraldian landareak baditu oinaldeko hostoak, eta hauek errosetan egon ohi dira (35)

Hostoek guruin-ile nabariak dituzte, batez ere ertzetan; ia beti guruin gabeko ileak ere badituzte (34)

Hostoek ez dute guruin-ilerik (guruinik), gehien jota mikroguruin banaka batzuk dituzte ertzetan, ia beti nabarigaitzak

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan ez dute ziliorik (hobe da fruituen kapituluak aztertzea)

Lore-errezeptakuluko albeoloek ertzetan badituzte zilioak (gutxi edo asko) (36,37)

Lore-errezeptakuluko albeoloek zilio asko dituzte, gehienetan laburrak; estilo horiak (36)

Lore-errezeptakuluko albeoloek zilio bakanak dituzte, urriak, eta gehienetan ± luzeak; estilo horiak edo bestelakoak (37)

Inbolukruaren brakteak ez dira matazatuak (ez daude izar-itxurako ilez estalita) edo oinaldean matazatuak dira eta hortik gora izar-itxurako ile bakar batzuk dituzte; gehienetan badituzte ile bakunak edo guruin-ileak (45,47)

Inbolukruaren brakteak ± matazatuak dira (izar-itxurako ileak dituzte) oinaldean, bizkarraldean eta ertzetan (57,59)

Landare eriopodoa (artile-antzeko ilaun lodia dauka zurtoinaren oinaldean); hosto-ertzetako ileak horztunak dira, edo ia luma-itxurakoak (luzakinak ilearen diametroa baino luzeagoak dira) (48)

Landare gimnopodoa (ia ez du ilerik zurtoinaren oinaldean) edo ia eriopodoa (baditu ileak, baina ez artile-antzeko ilauna osatzeraino); hostoertzetako ileak gehienez ere hortz txikiak dituzte, inoiz ez dira luma-antzekoak (53)

Inbolukruaren brakteek ez dute guruin gabeko ilerik (edo bakan-bakanak dituzte)

Inbolukruaren brakteek badituzte guruin gabeko ileak, eta batzuetan guruin-ileak ere bai

Kanduek ez dute batere guruinik edo guruin-ile labur banaka batzuk dituzte (inoizka erabat guruindunak dira); hostoak ia ilegabeak dira, salbu eta ertzetan, txortenean eta, inoizka, erdiko nerbioan; landareak oso txikiak ditu atal guztiak, besteak beste inbolukrua (6-8 mm luze) eta akenioak (1,5-2,5 mm) (44)

Kandu guruindunak, guruin-ile ± luzeekin; hostoen orriak ileak ditu azpialdean, behintzat (45)

Landarea eskuarki 10-20 cm luze da; zurtoinean ez dago hosto garaturik (braktea-antzeko 0-3 hostotxo egon daitezke, eta behekoa handitxoa izan ohi da); oinaldeko hostoak 7-8 cm luze dira gehienez; hosto-ertzetan ez dago mikroguruinik (45)

Landare garaiagoa [20-40(80) cm]; zurtoinean 2-5 hosto daude (edo are gehiago) eta behekoak behintzat nahiko handiak dira; oinaldeko hostoak 20 cm luze dira gehienez; hosto-ertzek sarritan mikroguruinak dituzte (mikroguruinok ileen artean nekez ikusten dira, edo, ile urriko landareetan, hutsaren hurrengoak dira)

Argazki berria erantsi