Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Loreak hostoen galtzarbeetatik sortzen diren albo-lukuetan daude; zurtoin nagusia hostoduna da eta ez da lore-elkartean amaitzen (31)
Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan, edo brakteadun lukuetan elkartuta daude muturretan; zurtoin nagusia lore-elkartean amaitzen da (32,33)
Hosto 1-2-pinatifidoak edo pinatisektuak, lakain lineal edo lantzeolatuetan zatiturik (34,35)
Hostoak osoak dira, horztunak edo horztun/ebakiak (38,43)
Kapsula kaliza baino luzeagoa da; pedizelo tenteak edo gorantz okertuak; hosto obatu/triangeluarrak, hortz zorrotzekin; zurtoinen ileak alde guztietan berdin banaturik daude (44)
Zurtoin eta hosto ilegabeak edo ia; landareak zukutsuak dira eta zingiradietan bizi dira
Zurtoin eta hosto haustunak; landareak ez dira zukutsuak eta ez dira zingiradietan bizi
Hosto eliptiko edo obatuak, ia osoak, edo horztunak gehienez 1 mm luze diren hortz txikiekin, oinaldean estutuak, txorten laburrekoak (41)
Hosto horztunak, 0,8-3 mm luze diren hortz handiekin, oinaldean zabalagoak (42)
Hostoak oinaldeko errosetan daude; 1-2(3) cm-ko lukuak, 2-5 lorez osatuak; (3)4-10 mm-ko pedizeloak (40)
Aurkako hostoak, zurtoinean zehar sakabanaturik; 3-6(10) cm-ko lukuak, 12-25 lorez osatuak; 1-3 mm-ko pedizeloak (41)