Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Landareek ez dute ilerik, korolaren eztarrian izan ezik (9,10)
Landareek guruin-iletxoak dituzte lore-elkartean, behintzat (8)
Loreak gehienez 9 mm luze dira, eta ezproi labur-laburra dute, gehienez 4 mm-koa; luku oso luzeak eta loreanitzak; haziak hegalgabeak dira, triangeluarrak edo tetrameroak, eta aurpegietan zimur sakonak edo papila zabalak dituzte (9)
Loreak 13-35 mm luze dira, eta 6-14 mm-ko ezproia dute; lukuak normalean laburrak eta lore gutxikoak dira; hazi hegaldunak edo hegalgabeak (10,12,13)
Pedizeloak brakteak baino 2-5 aldiz luzeagoak dira; lorexaki bifidoak; haziek ez dute hegalik eta 3 edo 4 aurpegi dituzte, zimurxeak (10)
Pedizeloak brakteak baino laburragoak edo luzexeagoak dira (beti ere brakteak halako bi baino laburragoak); buru-itxurako lorexakiak; haziak disko-itxurakoak eta hegaldunak dira, leunak edo papiladunak baina inoiz ere ez zimurrak (11,14,15)
Loreak oso handiak dira, garatuenak 25-35 mm luze, horiak; 6-10 mmko kapsulak, kaliza baino 2-3 aldiz luzeagoak; 20-40 mm-ko hostoak (11)
Loreak eskuarki 25 mm baino laburragoak dira, horiak edo urdinak; 4-6(7) mm-ko kapsulak, kaliza halako bi baino laburragoak; hostoak eskuarki 20(25) mm baino laburragoak dira (14)
Hostoak 3-8 mm zabal dira, obatuak, obobatuak edo eliptikoak, zabal baino 1-2,5 aldiz luzeagoak, eta hirunaka daude, garbi ageri diren bertiziloetan, ia zurtoinaren luzera osoan zehar; lore horiak (12)
Hostoak 0,5-4(5) mm zabal dira, lerro-itxurakoak, oblantzeolatuak edo obatu/luzangak, euren zabalera halako 3 baino luzeagoak, txandakatuak, edo aurkakoak, edo aurreko kasuan bezain garbi bereizten ez diren bertiziloetan kokatuak; lore horiak, urdinak edo moreak (13)
Lore urdinak edo moreak, gutxitan zurixkak; landare bizikorrak, bi urtez behingoak edo urterokoak; zurtoin etzanak edo dekunbenteak, laburrak; hostoak bertizilatuak izan ohi dira (13)
Lore horiak; urteroko landareak; zurtoin luzeagoak, goranzkoak; hosto bertizilatuak edo txandakatuak (14)