Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Urteroko landareak; goiko hostoak perfoliatuak dira; ginbailek ez dute inbolukru-braktearik (1,2)
Urteroko landareak edo bizikorrak; ez dago hosto perfoliaturik; ginbailek badituzte brakteak, baina hauek batzuetan erorkorrak dira (8,9)
Landare bizikorra; ipurdi sendoa
Urteroko landarea; sustrai ahulak (9)
Zuhaixkak edo muluak; aireko zurtoinak zurkarak dira
Belarrak, edo oinaldea zurkara duten landareak
Hostoek nerbio pinatu/saretuak dituzte; oinaldeko hostoak errosetan daude eta goikoak erdi-besarkatzaileak dira; braktea obatu/eliptikoak, (1,4)2-3 x 1-2 cm-koak; brakteatxo obobatuak, ia biribilak edo tartekoak, 0,7-1,5 x 0,6-1,3 cm-koak (5)
Hostoak paralelinerbioak dira, eta batzuetan erroseta eratzen dute, baina sarriago egoten dira zurtoinean zehar sakabanaturik; lantza-itxurako braktea eta brakteatxoak (6,7)