Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ARALAR
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua:
1916-09
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharri labur irekia. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Ganbara 4 harlosak eratutako esparru errektangular bat da, estalkirik gabea, eta zorua lauzatua duena bi edo hiru harlosatxo hilaraz. Norabidea 140ºtakoa da. Ganbara-harlosak inguruko hareharrizkoak dira; tumulua bertako kareharrizkoa eta inguruko hareharizkoa.
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:910 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Nola iritsi:
Ataure gañeko aintzin saroitik HHMerantz, bere inguruan.
Historiala:
J. M. BARANDlARANek aurkitu zuen 1916ean, eta J. M. Apellaniz eta J. ALTUNAk industu 1965ean.
Bibliografia:
Euskalerriaren Alde 1916, pp. 562-563
Komentarioak
Near targets
ARROI harrespila (152 m.ra) · ATAURUGAÑE zutarria (182 m.ra) · ? Errekonta trikuharria (321 m.ra) · Elutseta harrespila (712 m.ra) · Ausa Gaztelu mendia (730 m.ra) · AUSOKOI II trikuharria (924 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Indusketa materialak
J. M. Apellaniz eta J. Altunak 1965-eko
Indusketan aurkitutako materialak:
Harri-industria:
Txorten eta hegaldun gezi-punta 1;
2 gezi-punta hostokara; marruska 1;
printza ukitu 1; ijelkizati 1; 4 printza.
Hezur-industria:
Puntabiko 1.
Zeramika:
Gargail arkutudun arraultzaformako ontzi oboideo itxi baten zatiak;
gargail obalatudun ontzi tronkokoniko baten zatiak;
gopor itxi baten zatiak;
gai geometriko intzisoz apainduriko ontzi baten bi zati (ertza eta hondoa);
3 ertz-zati; 60 zati itxuragabeko.
Metala:
Txorten eta hegaldun brontzezko gezi-punta 1.
Apaingailua:
Eraztun 1, urrezkoa, bi bueltaduna espiralean.
Bestelakoak:
Kuartzo-kristal 1.
Giza-hezurrak:
Gutxienez 12 gizabanakoei dagozkienak, euren artean gazte bat eta ume bat.
Animali-hezurrak:
Ugaztunak: Bos taurus (Behia), Cervus elaphus (Orein arrunta),
Sus scrofa (Basurdea), Talpa europaea (Sator arrunta).
Anfibioak: Bufo bufo (Apo arrunta).