Skip to main content

UIDUI I ekialde trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

... | ©inaxio (20081108)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ARALAR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1916-09
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Trikuharri luze itxia. Tumulu zirkularra 14 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1917an: Ganbara, 6 harlosaz eratua, E-M norabideko esparru errektangular bat da. Ganbararen mendebaldeko muturrean, harrimetatan erdiezkutatuta eta tokiz aldatuta estalki zati bat ikus daiteke. Gaur egun, ganbaran soilik 3 harlosa barnekaldera okertuak gelditzen dira, hauetako bat isturakoa. Bertako kareharriak.

Lurraldea
Garaiera
875 m.
Nola iritsi
Uidui-saroitik 100 m. Hegoalderantz. Uidui II trikuharria 200 m. Mendebalderantz kokatzen da. Supitaitz monolitoa 150 m. HMrantz dago.
Historiala
J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek urte berean industu zuten.
Bibliografia
Euskalerriaren Alde 1916, pp. 562-563

Komentarioak

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2017·ko Urriaren 6·an - 17:16etan·an

    T. de Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek
    1917-an industu zutenean agerturiko materialak:

    Harri-industria:
    Gezi-punta hostokara 1;
    muger edo suharri lataz-zati 1.

    Zeramika:
    Ertz-zati 1;
    2 zati itxuragabeko.

    Giza-hezurrak:
    12 gizabanakoei dagozkienak, bata umea.

    Animali-hezurrak:
    Ugaztunak:
    Bos taurus (Behia), Capra/Ovis (Ahuntza/Ardia),
    Canis familiaris (Zakurra), Sus scrofa (Basurdea), Microtus (Lursagua).

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

Argazki berria erantsi