OINDOLAR III trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

205
205 ©inaxio (20191229)
1418 klik
Megalito mota:Trikuharria
Noiz aurkitua: 1992-01-03
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Tumulua: 7,50 m-ko diametroa I-H-n eta 6,50 m-koa E-M-n, eta 0,40 eta 0,20 m arteko garaiera. Tumuluaren hondakinen erdialdean ganbara gelditzen da. 4 alboko harlauza ditu luzeran jarriak eta HM-ra etzanak, 2,10 m neurtzen dutelarik eta beste bi perpendikularki ezarriak, itxiturakoak, zutik eta IM-ra etzanak. Harlauza guztiak 0,12 eta 0,25 m arteko azaleratzea dute. Orientabidea 150° da. Bertako hareharriak dira. Tumuluaren ertzetik 1,50 m HM-ra ia etzana dagoen bertako hareharrizko harlauza bat (1,20x0,60x0,12 m.) topatzen dugu, seguraski trikuharriaren egiturarekin zerikusi handia duena.
Pinudi batean kokatzen da (Pinus Insignis). Pinu horietako 4, nahikoa ederrak direnak egituran sustraiturik azaltzen dira. Seinaleztatu gabe dago.

Lurraldea:Villabona-Amasa
Garaiera:425 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Ez da horren nabarmena
Nola iritsi: Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 60 m M-ra. Oindolar I eta Oindolar II trikuharriak IM-ra daude, 21 m eta 66 m-ra.
Historiala: I. Gazteluk aurkitu zuen 19991n. Ez da indusketarik egin.

Komentariorik ez..

Near targets

OINDOLAR I trikuharria (19 m.ra) · OINDOLAR II trikuharria (60 m.ra) · Oindolar mendia (62 m.ra) · OINDOLAR IV trikuharria (213 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints