BASABURU trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20051120)
1538 klik
Megalito mota:Trikuharria
Aurkitzailea(k):J.M. Barandiaran Ayerbe
Noiz aurkitua: 1922-07-04
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Industzaileek ziotenez, 1922an: Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa, bere erdian EIE-MHMko norabidean (1,48x1,49x0,24 m.) harlosa bat duelarik eta beste bi, bata Iparraldean eta bestea Hegoaldean.
Gaur egun: Tumulua ia desagerturik dago. Erdiko kraterrak harlosa bat du zutik eta beste bi etzanda. Kraterraren erditik 1 m. Ekialdera lurrean sartutako 3 harlosa daude, paraleloan beraien artean, 0,15 m. irtetzen direnak, eta, agian, sarbidetxo bat antolatzen zutenak. Bertako hareharriak.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:819 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Nabarmena da
Nola iritsi: Urdelar mendiko iparraldeko sahietsaldean dagoen zabalgune batean, Belabieta Txiki lepotik 300 m. HHErantz. Belabieta Txiki trikuharria 300 m. IIMrantz aurkitzen da.
Historiala: J. M. Barandiaran aurkitu zuen 1922an eta urte berean T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu zuten.
Bibliografia: Diputación Foral de Gipuzkoa 1923, pp. 11-12

Komentariorik ez..

Near targets

BELABIETA TXIKI trikuharria (273 m.ra) · Urdelar mendia (431 m.ra) · Arnabar mendia (837 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints