MULISKO GAINA harrespila

campoarrondo·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20070204)
4072 klik
Megalito mota:Harrespila
Noiz aurkitua (zaharra): 1956 - 1976 -1978
Elementu kopurua: 3
Deskribapena:

Lau 4 harrespilek, zista bikoitz batek, monolito batek eta 2 egitura zehazgaitzek eratzen duten multzoa. Bertako hareharri eta konglomeratuak.
1.- Harrespila. Diametroa, 5,60 m.takoa I-H eta 5,45 m. E-M. 31 lekukok osatzen dute, 1,47 m.tako altuerako bat nabarmentzen delarik.
2.- Harrespila. 3,05 m. diametrokoa. 12 lekukok osatzen dute, 1,75 eta 1,45 m.tako altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. 4,80 m. diametrokoa I-H eta 4,30 m. EM. 18 lekukok osatzen dute, 1,45 eta 1,40 m.tako bi azpi-marragarriak direlarik. Bere barnean, iparraldeko sektorea-rekin tangente, egitura anular bat du, 1,80x1,10 m.takoa, neurri txikiagoko lekukoz osaturik eraztun-egitura bat du.
4.- Harrespila. Baso-pista batek suntsitua industu aurretik. Bere hegoekialdeko arkuan 3 lekuko ditu.
5.- Zista bikoitza, bata bestearen ondoan dauden oin errektangularreko bi esparruz osatua dago. Bakoitzak bere harlosa du zorua antolatuz, E-Mko norabidean, 1,30x0,60 eta 1,20x0,54 m.takoak. Iparraldeko alboa, zutik ezarrita eta kanporantz okertuta (1,80x0,75x0,20 m.) dagoen harlosa batek osatzen du. Dena 7 m. diametroko eta 0,35 m. altuerako tumulu batean barnesartzen da.
6.- Monolitoa zutik (aurkitu zenean lurrean etzanda), 1,52 m.tako altuerarekin lur gainean (lur azpian beste 0,40 m. ditu), 0,45 m. zabalera oinaldean eta hor bertan 0,35 m.tako lodiera.
7.- Egitura zirkularra 0,93 m. diametrokoa, 7 lekukoz eratua, hauetako bat bakarrik dagoelarik lurrean sartuta.
8.- Harri-meta, zutik dauden 5 lekukoz inguraturik bere Iparraldean. Bere erdian 1,18 m.tako luzerako harlosa bat dago etzanda.

Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:419 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Industua: Bai
Nola iritsi: Onyi mendiko hegoekialdeko sahietsaldeko zabalgune batean, Hernani-Urnieta udalen muga-norabidea aldatzen den tokian, mugarri ondoan. Muliskoko lepotik 200 m. Mendebaldera. Pozontarri trikuharria 1 km. Mendebaldera kokatzen da.
Historiala: J. M. HERNANDEZek aurkitu zuen, 1956ean, harrespil 1eko lekuko nabarmenena. 1976ean. L. MILLANek harrespil 1a eta 2a, eta 1978an, L. del BARRIOrekin harrespil 3a eta monolitoa. Multzoa X. PEÑALVERrek, 1983-85 tartean, industu zuen eta ondoren berriztatu.
Bibliografia: Munibe 1979, nº 31, pp. 259-263
Fitxa:
Ficha MULISKO GAINA
Honek egina::Hilharriak

Komentariorik ez..

Near targets

MULISKO GAINA zista (6 m.ra) · MULISKO GAINA zutarria (12 m.ra) · Oindi mendia (583 m.ra) · ONDDI zista (586 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints