Haitz mutur batzukin koroatutako muino bat baino ez da Zarateaitz eta ez dirudi medizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez dago behintzat arrasto handirik tontorraren inguruetan. Hegoaldeko isurialdean sastraka da nagusi eta ez dago bide nabarmenik, iparraldekoa berriz zakartzen ari den larre eremu batek osatzen du. Iparraldeko lepoan Zarateko benta dago, aterpea eskaintzen duen etxe aipagarri eta dotorea. Baserriko hainbat tresna (arraskak, alperra, goldea, dema-harria, zorroztarria...) ikus daitezke bere inguruan, erakusgarri gisara jarriak. Huraxe da tontorrerako bida bilatzeko abiapuntu egokiena. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko dituzue, eta ikusmira zabala. Andatza eta Belkoain nahiko gertu eta egoki gelditzen dira, ibilbide berean sartu nahi izanez gero.
Oso gertu (< 1.000 m)
PALANKALEKU trikuharria (317 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Zizurkil .. Zarateaitz | Zizurkil | Urki |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig