Txaradigorri

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 963 m
Mendialdea Altzania
Kokapena ED50 30T X.573480, Y.4755640
WGS84 42.947984 N, -2.100561 E.
Beste izenak Txaraigorri, Txagarigorri
Abiapuntuak Etxarri-Aranatz, Lizarrusti. (N.)
Gertu MIRUATZA (Txaradigorri) trikuharria, MINTEGITXUTA trikuharria, AUNTZETXE trikuharria, OLANO 1 ekialde (Zelatamuño) trikuharria, OLANO 2 mendebal (Zelatamuño) trikuharria, BENTATXAR trikuharria, JENTILZULO trikuharria, FAGAMENDI trikuharria, Fagamendi mendia, IRUITURRIETA trikuharria.
Lurraldeak Gipuzkoa, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Txaradigorri
Txaradigorri tontorra ©inaxio

Basoz estalita dago erabat mendi hau eta tumulu batek osatzen du tontorra. Tumulua, bertan dagoen panelak azaltzen duen bezala, trikuharri bat babesten duen harri pila da eta bertan ehorzten omen zituzten historiaurreko zenbait garaitan euren hildakoak. Historiaurreko aztarna gehiago aurki daitezke Txaradigorri eta Intsusburu lotzen dituen gandor luzean. Bien artean Irumugeta dago, Ataun, Etxarri-Aranaz eta Burundako lurrak elkartzen diren lekua, bertako mugarriak dioen bezala (udalerri bakoitzaren izena dauka idatzita alde banatan).
Biderik motzena Lizarrustiko mendatetik abiatzen dena da, baina gehiago ibili nahi izanez gero, Etxarri-Aranaztik abiatu eta PR NA 133 bidea jarraituz itzuli ederra egin daiteke, Irumugeta eta Txaradigorriko tontorrak lotu eta bidean historiaurreko lekukotasun ugari bisitatuz.

Irudiak

***

**

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

**

***

****

****

***

****

***

***

****

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

**

Txagadigorri -> Txaradigorri

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Oso etimo argia duen leku-izen honetan (‘txara-di gorri’) akats batek ihes egin zigun aurreko argitaraldietan, agian ahoskera lokal baten ondorio. En este nombre de étimo claro (txara-di gorri 'jaral colorado') se nos escapó un error en las anteriores ediciones, quizá como resultado de alguna pronunciación local."

Beldar izurritia

Oindala bi aste, irailak 26xan, Otzaurtetik Lizarrustirainoko zeharkaldixa ein ginuan lagun batek eta bixok. Eta Txagadigorrin ezusteko ederra hartu ginuan. Kilometro karratu batzutan, zuhaitz guztiak beldarrez beteta zeren. Izurrite bat. Zuhaitz bakoitzian ehundaka. Bildurrezko pelikula bat emoten zeban. Goiko arrametatik jausi be eitxen ziran. Inguruko zuhaitzetako hosto guztiak janda zitxuzten. Han ataratako argazki batzuk eskegi ditxut orri honetan.

Irumugetako mugarria

Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

El transplantar fraudulentamente un mojón se considera como crimen muy grave. La conciencia popular se ha hecho eco de tales casos y de su correspondiente castigo. Cuentan en la región de Atáun que un navarro cambió de su sitio el mojón de Irumugaata que señala los confines de Atáun, de Bacaicoa y de Echarri-Aranaz. Cuando murió andaba en los contornos de Irumugaata clamando: Irumugaatako mugarria, nere animaren galgarria, ¿Nun sarrr, nun sar? (De Irumugaata el mojón, de mi alma la perdición, ¿Dónde meterlo?, ¿dónde?). Otro navarro le contestó una noche: Atea dean tokian sar zak (mételo donde lo has sacado). El muerto no volvió a hablar más.

Askoa

Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

ASKOA.- Se llama así una montaña de Atáun, situada sobre el puerto de Lizarrusti. Existe allí una caverna señalada por ciertas leyendas como albergue de baxajaun. Este se asoció con un grupo de carboneros de Atáun que trabajaban cerca de Askoa. Un carbonero que había metido su hacha en un tronco hendiéndole un extremo, rogó al baxajaun que metiera sus manos en la hendidura, lo que le permitiría sacar el hacha y meterla luego en el otro extremo. Hizo el baxajaun lo que se le pedía. El carbonero sacó su hacha y las partes separadas del tronco se juntaron, aprisionando las manos del ingenuo baxajaun. Dominado éste por la maña y por la astucia del carbonero, fue conducido al pueblo de Atáun para que fuese contemplado por la gente. Después el carbonero lo desató del tronco. El baxajaun volvió a su caverna de Askoa. El carbonero volvió también a su oficio; pero luego desapareció misteriosamente.