Sollaundi

zuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2009, urtarrila 19 - 12:30
Garaiera 1043 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.588385, Y.4755947
WGS84 42.949165 N, -1.917832 E.
Beste izenak Solloaundi, Soroaundi
Abiapuntuak San Migelgo pista, Madotz
Gertu ATA 5 tumulua, ATA 6 tumulua, ERROLDAN HARRIA zutarria, ATA 7 tumulua, AGIRI trikuharria, Agiriko eliza eliza, SOLLOAUNDI tumulua, ATA trikuharria, ATA 4 tumulua, ATA 3 tumulua, ATA 2 tumulua, ATA 1 tumulua, SEAKOAIN 1 hego trikuharria, ILUNBETAKO ARRATE trikuharria, SEAKOAIN 2 ipar trikuharria, Atako eliza eliza, ARMENDIA trikuharria, Akier mendia, Ziniku mendia, ATALDE trikuharria, ZIÑEKO GURUTZE trikuharria, PANPLONAGAÑE trikuharria, IZEÑITURRI trikuharria, ARRATE BERRI trikuharria, Madalen mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Sollaundi
Sollandiko gailurra ©zuriain

Ata ibartxo ezkutua hegoaldetik ixten duen gandor harritsua dugu Sollaundi. Mendi osoa pagadi ederrez estalita egon arren, gailur harritsua basoen gainean gailendu eta ikuspegi ederrak ahalbidetzen ditu. Aralar mendilerroko mendirik ezezagunetako bat dugu hau igotzeko bide errazik ez dugu aurkituko. Madotz aldetik nahiz San Migelgo pistatik abiaturik, azken metroak bidetik kanpo eta lurralde karstikoan zehar egin beharko ditugu.
Mendebalde-Ekialde norabidean luzatzen den bizkar luze batek osatzen du mendia, Artxuetara lotzen duen lepotik hasi eta Madotzeraino, eta gora-behera handia ez izan arren, hainbat haitz-mutur nabarmentzen dira tarte horretan. Arazo handirik gabe ibil daiteke gehienean, harik eta Madotz aldera jaisten hasi eta sastraka nagusitu. Arazoa saihesteko nahikoa da Ata aldeko bidera jaistea.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

**

****