Saprizio mendia

zuriain·k

2012/11/28 - 14:09

Saprizio
Saprizio ©zuriain (20120331)
1328 klik
Altuera:876 m
Beste izenak:
  • Sapronzio
  • Saponzio
Abiapuntuak: Ilurdotz
Lurraldea:Nafarroa

Ilurdotz herri txikira iristeko, Esteribarko errepide nagusitik aldendu eta ibartxo batera sartu behar da. Herria mendien artean estuturik dago. Iparraldean, Puno eta Maliturriko katetxoa. Hegoaldean, Lakarrin hasi eta Lertxundi gainean amaitzen den adarra.
Azken adar honetan, Saprizio gain oihantsua dago. Ez da oso mendi nabarmena, baina nolabaiteko tradizio mendizalea du. Iruñetik hain gertu egonik, ez dira gutxi mendixka honetara hurbiltzen diren mendizaleak. Horrexegatik mendi gida eta katalogo askok jasotzen dute.
Txango laburra eginen dugu Ilurdoztik, baina bidea atsegina izanen dugu. Ez saiatu Lakarritik joaten, infernua ezagutuko duzue eta.

Izenari dagokionez, Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu San Ponzioren omenez eraikitako ermita zahar batetik datorrela.

Komentariorik ez..

Near targets

Errosarioko Andra Maria eliza (903 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints