Skip to main content

Santa Bárbara mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia, ezpelak inguratua
©inaxio (20070901)
Altuera
1.022 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Agoitz
Lurraldea

Zarikietako Mendebaldeko muturrean harrotutako haitzari dagokio, antza denez, Santa Barbara izena ("Santa Barbara haitza" aipatzen da zenbait lekutan), baina Ekialderago dagoen beste muino borobil bat jotzen da bestetan (Juan Mari Feliu-ren "Montes de navarra" berrian esaterako) tontor nagusi bezala, garaiagoa, nabarmenagoa eta errazagoa delako seguraski. Izan ere Santa Barbara haitza nabarmena da Iparraldetik begiratuz gero, baina Hegoaldetik begiratuta, ez da ikusi ere egiten amildegira bertara heldu arte. Itoizko urtegiaren sorrerak gainera Iparraldeko isurialdeko ohiko bideak itxi edo zaildu egin ditu eta orain bide erabilienak Hegoaldetik, Agoitz aldetik datoz.
Nolanahi, buzoia haitz honetan dago, ezpel eta sastrakaz inguratua, eta ez da erraza bertara heltzea, gora-behera gutxiko eremua baita. Badira han hemenka zinta eta harripila bakan batzuk (2007/08), baina horiek ez dira aski bidearekin asmatzeko (GPSa edo iparrorratza komenigarri).
Aipatutako beste muinoa metro batzuk gorago heltzen da eta gainean duen porlanezko eraikin batek koroatzen du (suteen kontrolerako postua omen). Sastrakadia bakanagoa da eta arazorik gabe hel daiteke Zarikietako bizkar guztia zeharkatzen duen pista zabaletik.
Zalantzak areagotzeko, Katalogoan jasotako koordenatuak hirugarren gain bati dagozkio, aipatutako hauek baino Ekialderago dagoena. Seguru jokatzeko hirurak igotzea beste erremediorik ez dago.
Gainontzean inguru bakartia da Zarikietako gain alde hori, eta nahi beste luzatu daiteke ibilbidea Ekialdera, Zarikieta lehendabizi eta Mendigañara gero, gora-behera gutxiko bizkar luzea ebakitzen duen pista zabalean aurrera edo ezpel eta larre eremuetan zehar ibiliz.

Mendialdea*
Zarikieta

Oso gertu (< 1.000 m)

INDURIAGA tumulua (416 m.) · INDURIAGA zutarria (424 m.) · INDURIAGA harrespila (434 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

INDURIAGA tumulua (416 m.) · INDURIAGA zutarria (424 m.) · INDURIAGA harrespila (434 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi