Santa Kolonba

zuriain (ez da egiaztatu)-k sortua, 2009, abendua 21 - 10:44
Garaiera 577 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.649956, Y.4731440
WGS84 42.718959 N, -1.169891 E.
Beste izenak Ososki
Abiapuntuak Aspurz-Aspurgi
Gertu Aspurgi / Aspurz herria, San Clemente eliza, San Vicente ermita, Idokorri mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Santa Kolonba
Santa Kolonbako arroila ©zuriain

Nafarroako Aurre-Pirinioetako orografia bereziari esker, anitz dira mendien arteko igarobideak urratzen dituzten arroilak, batzuk Arbaiun edo Irunberrikoak bezain ospetsuak. Badira, hala ere, horiek bezain entzutetsuak ez diren, baina interes handia dutenak, Santa Kolonbakoa kasu.
Santa Kolonbako arroil txikia Aspurz-Aspurgi herriaren mendebaldean kokatzen da, Zaraitzu eta Egurzanos ibaiek bat egiten duten tokitik hurbil.
Historia luzeko gunea dugu arroil hau, arroileko malkarretan zabaltzen den Moro edo Ososkiko harpea lekuko. Bertan aurkitu ziren Nafarroako historiaurreko zeramika aztarnarik garrantzitsuenetako batzuk. Gure garaitik hurbilago, Mina gerrilariak 1812ko neguan Caffarelli general frantsesaren kontra prestaturiko segada dugu. Egun hartan, Santa Kolonbako inguruak 300 soldadu frantsesen odolaz bete ziren.
Arroilaren ibilbidea laburra da, eta horregatik Idokorri mendiaren igoerarekin elkar daiteke arazo handirik gabe. Bide laburra izanagatik ere, ez da erabat zailtasunik gabea. Euri sasoietan Egurzanos ibaia zubirik gabe zeharkatu beharko dugu... oinutsik, ibi edo harri laguntzailerik ez baitago.

Irudiak

****

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

Lotutako orriak