Skip to main content

San Fausto mendia

zuriain·k

2009/05/12 - 13:07

Lazkua Bargagorriatik ikusita | ©inaxio (20090621)
Altuera
781 m
Beste izenak
Lazkua
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Eraul · Larrion
Lurraldea

Larrion herriaren gainean itxura mehatxagarria hartzen dute San Faustoko karreharrizko hormek. Ez da harritzekoa bertan eskalada eskola (Altikogaña) egotea, non ehundik gora eskalada bide aurki baititzakegu. Harri hauen geologia bereziak beste opari bat utzi digu: tamaina harrigarriko hainbat fosil daude ikusgai horma gorrixketan, Eozenotik bertan harri bihurturik. Eraul herritik ordea, San Faustoko harriek askoz itxura leunagoa dute, eta pare bat metroko eskaladatxo batzuk besterik ez dira behar gailur nagusira (Lazkua, 781m) iristeko. Bargagorriako (732m) harrietara iristeko bide labur bat dago Eraulgo lepotik.
Aipamen berezia merezi du Lazkuako hormaren azpian dagoen Lazkuako begiratokiak, izan ere oso leku ikusgarria da. Horma horizontalki zeharkatzen duen ebaki handi batek ematen du harako sarbidea eta bertan, aipatutako fosilez jositako hormaz gain, leize zabal bat eta Larrion aldera begira dagoen gurutze bat dago, ikusmira zabala eskainiz Larrion alderko bailararen gainean.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Kristobal ermita (795 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Maiatzaren 13·an - 21:53etan·an

    oso inguru polita ematen du honek zuriain, nondik nora ibili zineten? jaso al zenuen GPS arrastoa? haitz horien paretik pasatu naizen bakoitzean pentsatu dut noizbait itzuli bat egin behar nuela gain horietan, eta orain, argazkiak ikusita, "joan beharra" sortu zait.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Maiatzaren 14·an - 09:23etan·an

    Kaixo Inaxio. Nik ere aspalditik nuen gogoa bertara joateko, eta tokiak ez ninduen dezepzionatu. Pena bakarra eguraldia izan zen. gps arrastoa eskegi dut orrialdean, baina ibilbideak ez du sekreturik: Eraul herrian iturria bilatu, eta bertan hasten den Tikularrenta karrikan gora hasi. Bidea seinalizaturik dago. Eraulgo artea (zuhaitza) ere ikustea merezi du. Kontatuko duguzu!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Ekainaren 23·an - 12:14etan·an

    Azkenean joan zinen, e, Iñaxio? Eta ikusten dudanez, niri baino egun hobea egokitu zitzaizun. Bai argazki ederrak zureak! Nireetako batzuk kenduko ditut, ilunegi eta lausoegi atera baitzitzaizkidan, orrialdea gehiegi zamatuko dugu bestela. Argazki nagusia ere kenduko dut, eta zureetako bat jarri, argiago bat jartzea merezi du eta.

    Dena den, bihar beste mendi bat erantsiko dut, Ilunberriko Trinitatea, San Fausto gustukoa izan bazenuen, ikusiko duzu hau. Ongi izan!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Ekainaren 23·an - 15:02etan·an

    oso inguru polita iruditu zitzaidan eta eguraldia, ezin hobea. Larrionetik Eraulgo portura jo nuen, baina han Altikogañako bide-markak ikusi eta jakinmina piztu zitzaidan, zer ote zen jakiteko. arrasto horri jarraituz Bargagorria hegoaldetik inguratu (tarte batzuetan bidez kanpo) eta Eraulgo portura itzuli nintzen, eta han Lazkuako begiratokiko bidea topatu. begiratokiari bisita egin eta portura itzulita Lazkua gainera igo nintzen, eta bizkarra jarraituz Iparraldeko lepora jaitsi. handik Eraul aldera, zuhaitzaren bila, gero berriz portura, Bargagorria gainera igo eta jaitsi, eta Larrionera buelta. igoko dut aurrerago GPS arrastoa.
    badut oraindik zure beste zenbait proposamen ikusi beharrekoen zerrendan. segi hola!

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Kristobal ermita (795 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi