Sabaitzako gainak

zuriain-k sortua, 2013, urtarrila 8 - 11:56
Garaiera 1037 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.625026, Y.4723685
WGS84 42.653610 N, -1.475960 E.
Beste izenak Gasu
Abiapuntuak Abinzano, Uzkita gaina
Gertu .
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Sabaitzako gainak
Kruzgaingo burdinaga ©zuriain

Gehienok Izkoko mendilerroko gain altuena Antxurda zela uste bagenuen ere, usteak erdia ustel. SITNAko orrialdeko mapek ia bi metro gehiago eman dizkiote Gasuko gainari. Aitzakia ederra Sabaitzako gainak bisitatzeko. Mendi hauek Abinzanoko harratetik mendebalderantz zabaltzen dira gorabehera handirik gabe. Haizerroten oihan bat jabetzen da orain gain hauetaz, txangoa erraztuz, baina itsustuz.
Tafalla aldeko Gure Lurre taldekoek zonaldeko 14 "Zortziehunekoak" katalogatu zituzten. Sabaitzako gainetan Kruzgain mendia aukeratu zuten, eta txango jendetsu batean jarri zuten burdinazko haga bat gailurrean.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***