Portupekoleze

Portupekoleze
Leizearen barru aldetik ateratako argazkia. ©inaxio
UdalerriaUrbasa

Bada Lizarragako portua eta San Adriango ermitaren artean leku berezi bat nik orain arte argazkietan ikusi gabea neukana. Leize bat da, harrizko zubia duena bere aurrean; baina biak ere lurraren mailatik behera daudenez ez dira ikusten bertatik pasa gabe. Gandorretik gertu dago, Lizarragako portutik mendebaldera, kilometro batera gutxi-gorabehera. Argazkiak ateratzeko leku aproposa da ikusten denez.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

****

****

***

****

****

****

*****

****

***

***

****

*****

*****

Leku ikusgarria

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen eta merezi du bertara joatea eta ikusteaz gain argazki batzuk ateratzera. Lizarragako mendatetik 20 minutura dago, txabola txuri batzutara iritsi baino lehenago eskubira jo eta gorantza joan eta segituan topatuko duzue.

San Adrian eta Lizarragako mendatian artian

5. argazkixa ikusi arte antzik bez eztotxat hartu, baina oin bai. Atzo idatzi zeban harek esaten zeban bezela Urbasan dau, San Adrian eta Lizarragako mendatian arteko gandorrian. Eskuman agertzen dan bidia Lizarragako mendateruntz doia. Eta urrinera ikusten diran mendixak Andia mendikatia dira, Zunbeltzeko failatik bestaldera dare ta.

Ondo ari zarete. Neronek

Ondo ari zarete. Neronek ustekabean aurkitu nuen, ez nuen bere aipamenik ikusia inon. Normalean horrelakoak sarri ikusten dira argazkietan, baina hau oharkabean utzita zegoen nonbait. Bitxikeria iruditu zitzaidan eta horregatik nabarmendu nahi nuen. :-) Koordenadak jarri ditut inork lekua ezagutu nahi badu.

Toki bitxixa eta politxa

Toki bitxixa eta politxa dirudi, bai. Azpiko bidetik, Urbasa eta Lizarraga artian, behin baino gehixautan pasau naiz, baina gandorretik enaiz sekula ibili. Hurrenguan bilauko dot.
SITNAn begiratu dot, koordenatuekin bilauta, eta ortofotuetan antzematen da zulogune bat dauala.
Urbasa eta Andiako mendikatien mapa batian "El Sauco" izeneko kobazulo bat agertzen da inguru horretan. Hori ote da?

Portupekoleze izenarekin

Portupekoleze izenarekin ikusi dut "Rutas Navarra" webean, baina ez dakit nik izen egokia den hori. Ikertuko dut gehiago, ea izenik aurkitzen diogun!

Urbasan al dago? San

Urbasan al dago? San Adriango ermitaren inguruan?

san adrian

san adrian inguruan?
argazkiak erantsi ahala joango da argitzen kontua ;-)