PalomaresEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra Recillatik ©inaxio Ez da harritzekoa denbora askoan bera izatea Toloño mendikateko ustezko tontor nagusiena, izan Lagran aldetik begiratuta Larrasa baino gehiago nabarmentzen da eta ikusgarriagoa ere bada: haitz zorrotzez inguratuta ikusten da nonahitik eta iritsi ezina dirudi urrutitik ikusita. Bada ordea bidezidor luze eta bihurri bat iparraldeko isurialdeko zailtasun guztiak saihestuz tontorreraino eramango gaituena, IMtik abiatuta, pagadian barrena lehendabizi eta ezpel artean gero, agin zaharren artean gandorrera heltzeko. Tontorrera igotzeko harriari heldu beharko diogu oraindik ere, horma txiki batek babesten baitu, zailtasun handirik gabe, gaineko begiratoki aparta.
|
![]() |
Palomares!!!!!
Kaixo!!!!
Palomaresi buruzko aholku eske nabil.Argazkietan gandorra zorrotzegia agertzen denez ba.....
ez dakit ea norbait aholku ematera usartzen dan!!!! beno mendizaleok agur bat hemendik
Balerdiko gandorrari
Balerdiko gandorrari hutsaren hurrengoa iritzi bazenion, ez duzu zailtasun handirik aurkituko Palomaresen. Balerdikoa zailtasuna baino arriskua da: ez da erraza erortzea, baina eroriz gero akabo. Palomaresen ordea lur eta harrizko aldapa piku batzuk daude, batzuetan irristagarriak izan daitezkeenak. Azken metroak egiteko eskaladatxo oso erraz bat egin behar da, baina ez da toki zorabiagarria. Kontuz ibili behar da batez ere euria edo izotzarekin. Paisaia zoragarria izanen da, baina gu igo ginenean lainoa zegoen. Tamala!
Palomares - Larrasa - Cruz del Castillo. Demasa!
Gaur egon naiz han eta kriston trabesia egin dugu. Xenda bikain batek Palomares tontorreraino eraman gaitu ta handik beste bi mendietara ordu eta laurdeneko ibilbidea egin ostean heldu gara. Denok joan zaitezen gomendatzen dizuet. Arabako mendirik politenak dira hauek hain zuzen ere. Agur.
Ez da erraza ordea
Oskarrek dioen bezala, oso ibilbide ikusgarria da Palomares eta Larrasa artekoa, baina ibilbide zaila da, ez da edonori gomendatzeko modukoa. Pasarte zailak ditu, Larrasako mendebaldeko gandorra alde batetik bestera zeharkatzeko igaro beharreko korridore estua esaterako (jaisteko baino hobea da igotzeko), edota Larrasako igoera bera, Peña del Castilloko lepotik. Bidezidorra ere, ez da horren nabarmena tarte batzuetan, eta deserosoa da askotan, harritza egongaitzaren gainean, aldapa handietan zehar. Mendizale trebatuentzako bakarrik da gomendagarri.
1
Mendi hau oso oso polita , igotzeko aparteko zailtasunik ez duena eta bere ingurua zein bistak oso politak dira. Bertara joan eskero aldamenean dituen Larrasa(mendi hau Palomares baino garaiagoa da) eta Cruz del Castillo igotzea gomendatzen dizuet egun berdinean . Araban egin dudan mendi txangorik ederra dela esan dezaket Aratzekin batera.