Otolo

inaxio-k sortua, 2010, ekaina 6 - 11:14
Garaiera 778 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.610919, Y.4773409
WGS84 43.103421 N, -1.638192 E.
Beste izenak Demanda
Abiapuntuak Igurin, Gaztelu.
Gertu BAZTANIBAR trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak .
images
Otolo
Tontorra ©inaxio

Uren banalerro nagusiaren ardatzetik Iparraldera, Txarutatik Oronoz-Mugairira luzatzen den bizkar luzean nabarmentzen den gainetako bat Otolorena. Bertizarana eta Donamariako udalerrien artean banatuta daude bere lurrak, eta basoa, larreak eta belardiak nagusi dira bere isurialde gehienetan, gizakiak bere beharretara moldatutako paisaian. Tontorrean ez da ikur berezirik nabari, norbaitek egindako harripila txikia eta mugarri bat baino ez, pagoz inguratutako elorri zuri baten itzalean.

Bertara iristeko erraztasun asko ematen ditu aipatutako bizkar luze hori mendebaldetik zeharkatzen duen porlanezko pista zabalak, baina mendia bere neurrian ezagutzekotan, hobe duzue Igurin aldetik abiatu, belardi, larre eta basoetan barrena igotzen diren pista ugarietan aukera eginez. Aipamen berezia merezi du Hegoaldeko bizkarrean, 800 bat metrora dagoen Baztanibar trikuharriak, ikusgarria baita bai bera eta bai bere ingurua.

Irudiak

****

****

****

****

****

***

****

***

***

***

****

****

****

****

Lotutako orriak
[ibilbide] Igurin - Otolo, inaxio-k

Begiz jota neukan mendi hau,

Begiz jota neukan mendi hau, baita Txarutarainoko kate osoa ere, baina beroa gogortzen zenerako utzia nuen... akats larria, orain aurrea hartu baitidazu!
Ekialdeko Nafarroako ezpelez jositako harrietara mugatu beharko ditut nire txangoak... ;)
P.D. Bai argazki ederrak, batez ere trikuharriarenak!

zure ezpel arteko ibilerak

zure ezpel arteko ibilerak ikusten ditudan bakoitzean akordatzen naiz nere desbrozadorarekin! zenbat galtza pare utzi dituzu ibilaldi horietan? ezpela, mahaigaineko goilare eta sardexka bihurtuta gelditzen da egokien, kanpaina bat egin genezake kuberteria ekologiko honen alde... ;-)

Ze praka eta paka ondoko!

Ze praka eta paka ondoko! Hankutsik joaten naiz ezpeldietara :(
Nolanahi ere, dena ez da sufrimendua: hortxe utzi dizkizuet Armotoako argazkiak, ezpel franko zapalduta ateratakoak... baina saria begien bistan da!