Skip to main content

Oteros mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20070506)
Altuera
1.038 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Langraiz · Mandaita · Olabarri
Lurraldea

Metro gutxirengatik gailentzen da Oterosen tontorra goi-lautada karstiko honetan nabarmentzen diren muino apalen artean, baina ingurune berezi hau ezagutzeko aitzakia baino ez da berea, izan ere badira inguruan antzeko muino gehiago neke handirik gabe zapaldu daitezkeenak: Alto Concha esaterako HMan, haize errotek menderatua; Pititurri, Zuatzu-Kuartango gaineko ertzean, edota Pikatxo, hau ere ertzean, iparralderago, erpin geodesikoaz seinalatua.
Goien, karaitza, larre eta ipuruen gainean, haize errotak dira nagusi, gora-behera gutxiko eremu zabal batean sakabanatuta. Zailtasunik gabe ibil daiteke noranahi (kontuz lainoarekin), haizerrotetarako urratutako pista zabalak jarraituz nahiz larre zabalean barrena. Abere ugari ikus daiteke larrean, zaldiak eta behiak batik bat, eta bazter bat baino gehiagotan ikusiko duzue haientzako ura biltzen duten putzuak.
Mendiaren alderdi ikusgarriena mendebaldeko isurialdea da, izan ere han amildegi batek ebakitzen du mendia, hainbat kilometrotan luzatzen den harresi luzea osatuz eta ikuspegi zabala eskainiz mendebaldean zabaltzen den Kuartangoko bailara ederraren gainean.
Gain alde hori zeharkatu eta ezagutzeko ibilbide aproposena Zuatzu-Kuartangotik abiatu eta Azkarate mt.ra igotzea da, handik Oteros gaina zapaltzera joan eta ertzera itzulita, hari jarraituz, Ezako mt.raino heltzea: han aurkituko dugu atzera abiapuntura eramango gaituen beste pista zabal bat.

Mendialdea*
Badaia

Oso gertu (< 1.000 m)

POZO REDONDO tumulua (993 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Apirilaren 23·an - 20:14etan·an

    Hoy he estado en Oteros y he subido por el portillo de Urbina Eza y descendido por Azkarate.Hacia años que no estaba en ese monte y me hellevado una desagradable impresion al ver que parece que quieren poner molinos en la zona.Han destrozado la ona del monte y al lado de la cima han hecho un rellano para poner equipos de generadores,han hecho tambien una pista bastante grande,y ademas para dar mas \"ambiente\" habia camiones moviendo tierras en la zona ¿hasta cuando van a seguir destrozando las pocas zonas apartadas y salvajes que aun nos quedan?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 15·an - 09:39etan·an

    Pues este domigo pasado (14 de mayo) he estado en Oteros desde Zuhatzu Koartango (Por cierto que no encontramos el camino correcto ni a la subida ni a la bajada, así que lo hicimos a las bravas). La pena es que desde Zuhatzu no se ven los molinos, y la subida es chula, puesto que es bastante montañera, sin pistas, sin marcas, etc. Lo malo es que en cuanto llegas a la planicie superior, aparecen todos los molinos, y la sierra pierde todo su encanto.

    Una pena.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2020·ko Otsailaren 26·an - 22:37etan·an

    Zenbat denbora behar da Oterosera Aperregitik joateko?

    Jon

  • account_circle

    mou·k bidalia 2020·ko Martxoaren 2·an - 09:22etan·an

    Kaixo Jon.
    Nik ez dut egin ibilbide hori baina 2:30-3or. gehienez beharko dituzu egiteko.
    Ongi izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

POZO REDONDO tumulua (993 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi