Zaraitzuko Itzalle eta Urraul Goitiko Aietxu herrien arteko mendialdeko gailurrik altuena dugu Olotoki. Ezpel eta pinuz jositako hegiak harrizko gandor luze batean amaitzen dira. Gailurretik ikuspegi zabal eta ederrak izanen ditugu.
Paraje hauek bake eta bakardade berezi batez jantzita daude, haien bide erdi galdu eta pistetan barrena ibiltzea plazer hutsa da. Olotokira igotzeko ohiko abiapuntua Aietxu herria izaten da, bai Lijerietako harratera igotzen duen pistatik, bai Larraungo bidetik, Bezeako Harriaren azpian igarotzen dena.
Itzalletik pista zabal bat abiatzen da, azkenean Olotokiko gailurretik oso hurbil igarotzen dena, baina bide askoz ederrago batek Atagaitzeko harroil txiki ederraren baitaraino eramanen gaitu, non zorterik izanez gero, urjauzi ikusgarri pare bat miresteko aukera izanen baitugu. Bideak Eslandako bidera eramanen gaitu, eta horrek Olotokiko pista zabalera Morkako lepotik pasatuta. Gandorrean gorako tarte labur eta atsegin batek bakarrik bereziko gaitu gailur panoramiko honetatik.
Oso gertu (< 1.000 m)
Errezlanda mendia (481 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Olotoki eta Bezea
zuriain·k bidalia 2008·ko Martxoaren 31·an - 11:19etan·an
Zaraitzu eta Urraul Goiko ibarren artean, Aretako mendien hegoaldean, badago Urizabe izeneko goi ordoki bat, 1000 metro ingurukoa, Itzalle eta Aietxu herri txikiak bereizten dituena. Ordoki honen iparraldean Olotoki (1280m) eta Errezlanda (1236m) mendi harritsuak daude. Hegoalderantz, Bezea edo Larraun (1195m) mendia dago, Aietxu aldetik harkaitz ikusgarri bat bezala ikusten dena. Are hegoalderago, Urizabe, Santa Kruz eta Aldasur mendiak daude. Olotokira igotzeko Itzalletik (Morka lepotik pista zabal batean barrena) edo Aietxutik (Larraun baserriko bidetik) abia gaitezke. Bezeako bideak erdi ezabatuta daude, baina Olotokiraino iristeko ez dago arazorik batere, eta ikuspegi zabalak daude gailurretik