Auzara Izpegiko bidetik joaten direnean, mendizaleek gandor zorrotz bati erreparatzen diote, Nekaitzeko lepoa iparraldetik zaintzen duena. Baztango ibarretik are itxura zirraragarria du mendi honek, Auza erraldoiaren aurreko hortz zorrotz baten antzekoa.
Bide eder pare bat daude Izpegitik mendi honetara igotzeko erabil ditzakegunak. Lehenbizikoa, marka zuri-berdeekin horniturik, Izpegiko bentaren atzealdetik abiatzen da, eta Usatxarreta eta Olate arteko lepora ateratzen da. Bigarrenak Usatxarreta ekialdetik inguratu eta Nekaitzeko lepora iristen da. Bata zein bestea erabilita, azken metroak gandor deseroso baina arrisku txikikoan barrena igo beharko ditugu. Ez da oso erraza punturik gorena zehaztea eta pare bat kairn daude gandorrean. Mendebaldeko muturrean, altuera txikiagoko baina itxura ederreko punta bat dugu zain, Baztan gaineko ikuspegi paregabea eskaintzen duena.
Mikel Belaskoren hiztegian aipaturiko bi mendien izenen azalpenak aurkitu ditugu: Olate = Ola (mendiko etxola) + Ate. Usatxarreta = Usategi + txar + eta.
Oso gertu (< 1.000 m)
OLHATEKO LEPOA tumulua (415 m.) · ELORTA zutarria (689 m.) · NEKAITZ harrespila (689 m.) · NEKAITZ zutarria (696 m.) · Xorilepo zutarria (830 m.) · ELORRIETAKO BORDA zutarria (891 m.) · ELORRIETA harrespila (932 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
OLHATEKO LEPOA tumulua (415 m.) · ELORTA zutarria (689 m.) · NEKAITZ harrespila (689 m.) · NEKAITZ zutarria (696 m.) · Xorilepo zutarria (830 m.) · ELORRIETAKO BORDA zutarria (891 m.) · ELORRIETA harrespila (932 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig