Skip to main content

Oilarandoi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Oilarandoiko gailurra | ©zuriain (2009-08-24)
Altuera
933 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Anhauze · Baigorri · Germieta

Baigorriren hegoaldean harro altxatzen den mendia dugu Oilarandoi. Adartzako kateak luzatzen duen sardeska moduko mendi katean kokaturik, Oilarandoi ikuspegi aparta eskaintzen du bere gailur guztiz irekitik. Laguntza gisa, bertan orientazio mahai bat ere aurkituko dugu.
Gailurreko ermita historia luze eta gorabeheratsua dauka: 1706an eraiki zen, baina Frantziako Iraultzaren ondotik erori egin zen. 1941ean P. Olhagarai apaizak erabakitzen du ermita berriz ere altxatzea, eta hurrengo urtean estreinatzen da eraikin berria. Gaur egungo eraikina, dena den, 1985ekoa da, aurrekoa eguraldi zakarrak eraitsi baitzuen.
GR-10ak bi aukera eskaintzen dizkigu gailur ikusgarri hau geureganatzeko: Baigorritik pista asfaltatu batek Ahartza lepoan jarriko gaitu, oinez zein txirrindulaz. Bertatik bizkar belartsuari ekin besterik ez dugu egin beharko. Beste aukerak zuzenean ekiten dio mendiko iparraldeko isurialdeari, hau ere Jendarmeriaren ondoan hasten diren GR10eko markei jarraituz. Mendia ekialdetik inguratu eta Ahartzako leporaino eramanen gaitu beste aukera honek ere.

Oso gertu (< 1.000 m)

Oilarandoi eraikina (27 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Adartza Germieta herritxotik Germieta (Baigorritik 2,5 kilometrora) 1700 m ietxaburu

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 23·an - 22:33etan·an

    Germietatik gora Oilarandoi bidean gindoazela, bide erdian metro erdi inguru luze zen zizarea azaldu zitzaigun. Ama beldurtu egin zen baina aitak babestu zuen.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Oilarandoi eraikina (27 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi