Skip to main content

Morezon mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Cuento Alto eta Morezoneko gandorra Barrerones aldetik | ©inaxio (20040520)
Altuera
2.393 m
Abiapuntuak
La Plataforma
Lurraldea

Morezon-ek eskaintzen du Gredos aldeko zirkoaren gaineko ikuspegirik osoena eta oso eskura gelditzen den tontorra da, Plataformatik abiatuta. Ekialdeko isurialdea Cerro de la Cagarruta muinoaren arrimuan gelditzen da, Navasomera-ko larreak eta Las Pozas erreka altzoan jasoaz. Iparraldean gandorra Cuento Alto gaineraino luzatzen da, gorabehera handirik gabe, Barrerones aldera jaitsi baino lehen. Hegoaldeko gandorra ordea hautsia eta zorrotza da, haitz mutur ugari zutitzen dituena. Mendebaldeko isurialdea, berriz, Laguna Grande aldera amiltzen da erreparo handirik gabe, neguan elurrak samurtzen dituen hainbat kanal eta korridore luzatuz zirkoaren oinera.
Igoera erraza du Plataforma-tik abiatuta, Cerro de la Cagarruta aldetik nahiz Barrerones aldeko gandorretik.

Mendialdea*
Gredos

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi