Skip to main content

Mendizorrotz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20191214)
Altuera
415 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Donostia · Orio · Usurbil
Lurraldea

Itsasotik eta hiriburutik horren gertu egoteak ez dio onik egin mendi honi. Batetik tontorraren inguruak antenaz josita daude eta bestetik gainaldean jabetza pribatuko eremu ugari dago hesiz inguratua, pasabidea galeraziz. Eremu horietatik kanpo, bestalde, otea eta sasia da nagusi, ez dago noranahi ibiltzerik. Tontorrera igotzen den errepidea bera jarraitzea da nahaste horretan ez galtzeko era errazena. Tontorra bera harrizko hesi batez inguratuta dago, baina erortzen hasia da hainbat lekutatik. Horrez gain, buzoia, erpin geodesikoa eta harrian landutako aldare moduko bat dago, ote eta sasiz inguratua.
Tontorretik aldenduz gero, historiaurreko hainbat monumentu megalitiko ikus daiteke inguruetan, baina horietako batzuk ere eremu pribatuetan daude hain zuzen. Tumulu erakoak dira gehienak eta ez dira oso nabarmenak ere.

Oso gertu (< 1.000 m)

MENDIZORROTZ II* trikuharria (326 m.) · MENDIZORROTZ I harrespila (615 m.) · ARROBIZAR trikuharria (774 m.) · Bordatxo mendia (952 m.) · TXALIN zutarria (964 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 21:16etan·an

    Berez, bost minututan igotzeko mendia da Polipasoko bentara hurbiltzen bagara. Baina nik Donostia bertatik proposatuko dizuet txangoa. Honela, Euskal Herriko hiririk ederrena ezagutzeko parada izango duzue... .
    Errotaburu-Igara auzotik ekin txangoari, kotxea Gara eta DV-k duten parajetan utziz. Pista batek gora jotzen du, tenisa pasa eta hainbat baserri geroago. Autopista ondoan izango dugu zenbait minututan zehar. Mendizorrotzeko antenak gure gainean ditugunean, zuzen ekin diezaiokegu aldapa gogorrari, edota eskubira jo pista jarraituz karreterara ateratzeko asmoz.
    Behin Polipaso edo Ekaitza izeneko tabernan, gurutzea 5 minutura izango duzue. Panoramika polita kostaldera eta Gipuzkoako barrenera.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2005·ko Azaroaren 8·an - 14:11etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Pena da hain paraje eta paisaia ederrean, hainbeste antenak egotea. Hori gertatzen dena Mendizorrotzen. Lekua zoragarria da eta hona joateko ez dago arazorik (ikus orrialde honetako ibilbide luzea Igaratik), baina mendia itsustu egiten dute antena zahar horiek. Kostaldeko lerro osoa Matxitxakoraino eta iparralde osoa Landetaraino ikus daiteke eta behintzat horretarako merezi du joatea.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

MENDIZORROTZ II* trikuharria (326 m.) · MENDIZORROTZ I harrespila (615 m.) · ARROBIZAR trikuharria (774 m.) · Bordatxo mendia (952 m.) · TXALIN zutarria (964 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi