Skip to main content

Mendibel mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mendibel
©zuriain (2009-10-06)
Altuera
1.411 m
Beste izenak
Mendibeltza
Zerrenda
Abiapuntuak
Burdinkurutzeta · llhonatze

Harsüdürra Pirinioen ardatz nagusitik bereizturiko mendilerroa da. Burdinkurutzetako lepoak mendebaldean eta Bagargiak eta Iratzabaleta lepoak ekialdean mugatzen dute mendilerro honen atal nagusia. Hegoaldetik ikusita, bizkar belastsu eta borobil samarrak dira, baina iparraldeko isurialdea -Mendibeltza izenekoa- ehunka metroko malkar ikusgarrietan hausten da Inartxuriko oihanaren gainean. Haibat sakan estu eta deseroso zabaltzen dira isurialde horretan: Harraska, Lekime, Piketa, Inarxuri eta Eskalera. Konglomeratuzko harritzak, garoak eta desnibelak bat egiten dute ertz hauen igoera zailtzeko.
Mendibelek, (edo Mendibeltza) mendebaldetik ixten du Hartsüdürreko atal nagusia. Mendilerroko beste gainen antzera, arras bestelakoak dira ipar eta hegoaldetiko igoerak.
Iparraldetik, Musarraikobordatik (560m) Harraska ertzaren igoera saia daiteke, 8 orduko txango neketsu batean. Hegoaldetik, Burdinkurutzeta lepotik abia gaitezke, eta mendikate osoa egin gainez gain. Pedroren txaletetik edo Burdinkurutzeta lepotik txango labur eta zailtasunik gabeko batek jarriko gaitu gailur belartsu honetan, nondik Nafarroa Behereko eta Zuberoako paisaia zoragarriez gozatzen ahalko gara.

Mendialdea*
Harsdrra/ Escaliers

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi