Lobos ibaiaren arroila

Jose-k sortua, 2007, urtarrila 2 - 21:25
Garaiera 950 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.494430, Y.4622420
WGS84 41.751708 N, -3.068297 E.
Beste izenak Cañón de río Lobos
Abiapuntuak Ucero, Puente de los Siete Ojos
Gertu San Bartolome eliza.
Lurraldeak Soria.
Kategoriak .
images
Lobos ibaiaren arroila
Ermitaren inguruko paisaia ©Jose

Lobos ibaiak, Burgoseko Hontoria del Pinar herrian jaio eta Soriako Ucerora bidean kareharrizko ingurune bat zeharkatzen du. Denboraren joanean 25 Km luze den arroila landu du, 100 metrotaraino iristen diren hormekin.

1985ean, arroila eta inguruko mendialdea Natur Parke izendatua izan zen. Animali eta landare aniztasunaren barruan aipagarria da arroileko malkarretan bizilekua duten sai arreen kopurua.

Arroilaren zatirik ikusgarriena eta bisitari gehien jasotzen duena, azkeneko 14 kilometroak dira, bi zubiren artean mugatuta. Behealdean, Ucero baino zertxobait gorago, arroila bukatzen den tokian, errepideak Lobos ibaia zubi baten bitartez gainditzen du (30T 496320 4620350). Goialdean, San Leonardo de Yangüe eta Santa María de las Hoyas herriak lotzen dituen errepideak Puente de los Siete Ojos izena duen zubiaren bitartez zeharkatzen du ibaia (30T 491170 4627000).

Bi zubi hauek dira arroilan zehar ibilaldia egiteko abiapuntu garrantzitsuenak, izan ere, luzera osoan arroilaren barrenetik doan bidezidor batetatik alderik alde zeharka baitezakegu, hiruzpalau ordutako ibilaldi atseginean. Zubi bakoitzean auto bat utzita zeharkaldia egitea da aukera gomendagarriena. Bizikletan ere egin daiteke.

Behetik gora egiten badugu, arroilaren sarreran dagoen aparkalekuan utziko dugu autoa. Lehenengo 3 kilometroak pista batetatik egin ditzakegu, edo ibai ertzetik doan bidezidorretik, San Bartolome ermitara iritsi arte. XII. mendean ibaiaren meandro batetan eraikia, malkarrez inguratuta, Tenplarioen monasterio baten parte omen zen. Ermitaren aurrean, ibaiaren bestaldean, oso sarrera handia duen haitzulo bat dago, Cueva Grande.

Bisitari gehien tarte horrek jasotzen du. Ermitatik aurrera jende gutxiago ibiltzen da, eta eztago pistarik, bidezidor bat baino ez. Baina zati honetan erakusten du arroilak bere aurpegirik ikusgarriena. Meandroak bata bestearen jarraian, landaretza oparoa urertzean, forma bitxiko haitzak eta zuloguneak, sai arreek gure pausoak zaintzen dituztela dirudi.

Puente de los Siete Ojosera iritsi baino zertxobait lehenago, arroilaren sakonera gutxitu egiten da. Malkarrak eztira hain garaiak. Tarte batzutan ibaia begien bistatik desagertu egiten da hondo areatsuaren azpian.

Hain ikusgarria ezten arren zubi honetatik aurrera jarrai daiteke arroilan gora Hontoria del Pinarreraino.

Ondorengo helbideetan informazio gehiago aurki daiteke:
http://www.dipsoria.es/dipsoria/rutas/naturaleza/canonriolobos/riolobos.htm
http://soria-goig.com/Rutas/pag_0419.htm
http://www.filmcommission-castillayleon.es/ficha/ficha.asp?Id='SO001'
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/excursiones/200205/10/riolobos.html
http://www.geocities.com/ostadar.geo/o980614_e.htm

Irudiak








***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***