Skip to main content

Lagarte mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Erroizpe Laarte aldetik | ©inaxio (20060521)
Altuera
810 m
Beste izenak
Almitxuri · Laarte
Zerrenda
Abiapuntuak
Belauntza · Berastegi · Gaztelu · Tolosa
Lurraldea

Lagarte Nafarroa aldetik Tolosaldera luzatzen diren mendikate luze horietako baten tontor nagusietako bat da eta gandor luze hori du pasarterik atseginena. Ibilbide polita egin daiteke Leaburutik abiatuta igoz, gandorrean aurrera egin eta Gaztelura jaitsiz, handik Leaburura itzultzeko. Goi aldean larreak dira nagusi, pagadi eta karaitz eremuez tartekatuta. Gazteluk ere aipamen berezia merezi du, bisitatzeko herri polita baita.

Leaburutik abiatuta Belauntza aldera jotzen duen errepidera jo behar da, 500 m. ingururen buruan eskubi aldera jotzen duen asfaltozko bidea hartuz (aurreraxeago porlana). Handik gora pista batek eramango gaitu tontorretik gertu utziaz. Erroizpe da lehenengo tontorra, buzoi eta zutabe geodesikoaz hornitua eta Lagarte hurrengoa, urrutira gabe, 10 metro inguru altuago. Handik aurrera gandorrak ibilbide atsegina eskaintzen du, gorabehera handirik gabe, karaitzez koroatutako tontor batera arte (altzairuzko gurutzea Berastegi aldera begira). Behera egiten du handik aurrera nabarmen: Gaztelura jotzeko xendari heltzeko unea da, pinudian behera jaitsiz. Gaztelutik Leaburura jotzeko errepidea baino hobea da zuzenean doan zeharbidea, asfaltozkoa hasieran eta xenda gero.

Oso gertu (< 1.000 m)

Almitxuri harrespila (20 m.) · BERROETA tumulua (394 m.) · ERROIZPE eremu tumularra (493 m.) · GAZTELUKO HARKAITZA eremu tumularra (499 m.) · ERROIZPE zista (529 m.) · ERROIZPE zutarria (647 m.) · Gazteluko Harkaitza mendia (690 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Lagarteko gainak Leaburu 650 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    Xabier·k bidalia 2003·ko Ekainaren 18·an - 12:20etan·an

    Lasai mendian ibili nahi duenarentzat, paraje edrrenaz jozatuz, Arrospe bezain toki aproposak gutxi aurkitzen dira. Ez da, jende asko inguratzen den eremua eta horretxek ematen dio mendi honi xarma.

  • account_circle

    Txomin·k bidalia 2003·ko Ekainaren 18·an - 12:26etan·an

    Ibarra edo Tolosatik bertara igotzeko asmotan abiatzen diren mendizaleek, paisaia ezberdinez gozatzeko aukera izanen dute; izan ere, Arrospe gainera arteko bidean, pagadiak, pinudiak, belazeak eta baita herriak (Leaburu edo Belauntza) ere igaro behar baitira.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 16·an - 15:14etan·an

    Sentitzen dut ibilbidearen berri ez ematea orain baina bitxikeri bat besterik ez nuke gehitu nahi, ez da Laarte baizik Larte. Gaztelu oso ederra da paisajeaz eta Historia ere halakoxea du. Eguraldi honarekin ez du perdidarik arretaz ibili ez gero, hitzekin ezin da ezer asko adierazi. Interesa duena azldu dadila, kobazuloak ere ugari ditu.
    Orain ikerketak egiten ari dira, bere aintzinari buruz eta zenbait gauz bilatzen ari dira...Aukera ezin hobea, benetan.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 9·an - 16:52etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    "<cite>Bokalarteko -g- horren galera, ahoz gertatu ohi den fenomenoa da, baina ez da idatzi behar. Dokumentazioak argi erakusten du bokal horien artean zer dagoen. La pérdida de la -g- intervocálica es un fenómeno que sucede frecuentemente en el habla, pero no debe escribirse. La documentación muestra claramente lo que hay entre esas vocales.</cite>"

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Almitxuri harrespila (20 m.) · BERROETA tumulua (394 m.) · ERROIZPE eremu tumularra (493 m.) · GAZTELUKO HARKAITZA eremu tumularra (499 m.) · ERROIZPE zista (529 m.) · ERROIZPE zutarria (647 m.) · Gazteluko Harkaitza mendia (690 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi