Kedarbe mendia

zuriain·k

2009/05/13 - 10:15

Anueko oihana
Anueko oihana
©zuriain (2009-05-13)
2235 klik
Altuera:1.162 m
Mendialdea:Anueko oihana
Abiapuntuak:
  • Lantz
  • Aritzu
Lurraldea:Nafarroa

Saioa eta Xuriain erraldoietatik hurbil, baina haien ospetik urrun, Anueko Oihaneko mendiek itzal, lasaitasun eta bake eremu zabal bat osatzen dute. Garaiera dezentekoak izan arren (askok 1100 metro baino gehiagokoak dira), profil leunekoak dira, eta pagoek panoramika zabalak eragozten dituzte, eta horrek mendizale gehienak uxatzen ditu. Nolanahi ere, gozagarria da bide eta pistetan barrena oinez zein bizikletaz ibiltzea, uneoro pagadiaren babesean, erreka ugarien xuxurla entzuten eta orbelaren karraska boten azpian sentitzen.
Hainbat mendi aipa ditzakegu inguru honetan: Kedarbe, Garbitz, Gereziain... Bero egunetan aukera ederra izan daitezkeenak.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints