Skip to main content

Katillotxu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20100306)
Altuera
337 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Mundaka · Sukarrieta · Bermeo
Lurraldea

Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldean, Mundaka eta Sukarrietako udalerrien artean kokatuta dagoen mendi apal bat da Katillotxu. Forma luzexka du. Ipar-hego norabidean, belardi luze batek estaltzen du bere mendi-bizkarraren zati handi bat.

Urdaibairen bokalean egonik, itsasadarraren ikuspegi eder bat izan behar duela pentsa badaiteke ere, itsasadarraren bestaldean dagoen Atxarrek ez bezala, zuhaitzek asko mugatzen dute ikusmira. Arramen artetik doi-doi ikus daitezke Izaro, Ogoño eta Atxarrek.

Tontorrean bertan, eta mendi-bizkarrean zehar bospasei megalito daude.

Oso gertu (< 1.000 m)

KATILLOTXU 5 tumulua (18 m.) · KATILLOTXU 1 trikuharria (27 m.) · KATILLOTXU 6 tumulua (261 m.) · KATILLOTXU 2 tumulua (427 m.) · PAKATENE tumulua (770 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
GR 123 - 2. etapa: Bakio - Sukarrieta Bakio 750 m Jose
Bermeo bueltako tontorrak Bermeo JFdeA
Bermeoko Auzo batetik .. Katillotxu Bermeoko Auzo batetik BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Urriaren 3·an - 10:46etan·an

    Hau mendi ederra da, urdaibai osoa ikusten da hemendik.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Uztailaren 28·an - 22:59etan·an

    Oso leku polita da baina zoritzarrez Inguruan dituen pinuak hasten joan dira eta Urdaibaiko parajeak ia ez dira ikusten hala ere beste alderdiko parajeak (Bermeo eta bakio) eta zelaiak ikusten dira eta merezi dau igon eta inguruak ikustea.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 14·an - 17:49etan·an

    Bermeotik Mundakarantza, bidebarritik eskumatara; Kasinoko bidegurutzetik hurrengo bokakallea eskumatara.
    Ziur egon gire badozu Turismo bulegoan, harrituta geratuko dira, baina esango deutsue.
    Gailurreko angulu horretatik Urdaibai urrez jantzia ikus dezakezu udan. 98 IL (GR)-aren liburuan azaltzen da ibilbidea.
    Mundakara jeits daiteke; eta, hara, herriko euskal jaiaren egunean bazoaz, ba hobeto. Batzokian jan leike.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 30·an - 14:59etan·an

    Oso mendi aproposa umeekin joateko. Nahiz eta aldapatsua izan ordu erditxo batean gailurra egiteko modukoa da. Munitis auzotik (sukarrieta) igonez gero laister aurkituko duzu bidea bai Bermeora joatekoa, bai Mundakarakoa eta baita gailurrekoa egiteko ere.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

KATILLOTXU 5 tumulua (18 m.) · KATILLOTXU 1 trikuharria (27 m.) · KATILLOTXU 6 tumulua (261 m.) · KATILLOTXU 2 tumulua (427 m.) · PAKATENE tumulua (770 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi