Joandaitsasi

zuriain-k sortua, 2012, abendua 19 - 14:11
Garaiera 772 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.611658, Y.4752492
WGS84 42.915010 N, -1.633308 E.
Beste izenak Itsasi
Abiapuntuak Anozibar, Enderitz
Gertu Santo Tomas eliza, San Pedro baseliza, San Juan Bataiatzailea eliza, Ziaurritz herria, Santa Katalina eliza, San Nikolas eliza, Purificación eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Joandaitsasi
Joandaitsasi eta Anozibar herria Txutxurrutik ©zuriain

Gutxi izanen dira Ortxikaskoko gailurra bisitatu ondoren, iparralderantz luzatzen den bizkar luzean barrena menturatuko direnak: gailur aipagarririk ez, eta sasien infernu baten promesa.
1987ko Nafarroako Mendien Katalogoak, ordea, bi gailur aipatzen ditu mendikatetxo honen iparraldean: Fanda eta Sarroa.
Fanda (Joandaitsasi, etimologia zuzenean) da bietan altuena, eta bide egokia du azken metroetaraino. Paisaiarik ez, ordea, gailur oihantsutik.
Sarroa (759) da bizkar honetako beste gailurra, oihantsua hau ere, baina bere anaia Joandaitsasi baino erosoagoa igotzeko.
Ez da oso gomendagarria gailur batetik besterako zeharkaldia mendi bizkarretik egitea, ezpelek eragotziko baitigute bidea. Hobe izanen dugu mendia inguratu eta bide egokiak bilatzea...

Irudiak

***

***

***

***

***

***