Izmendia

zuriain-k sortua, 2012, maiatza 7 - 13:42
Garaiera 927 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.590436, Y.4737449
WGS84 42.782378 N, -1.895678 E.
Abiapuntuak Jaitz, Genbe
Gertu San Salvador ermita, San Pedro ermita, San Antonio ermita, San Migel eliza, San Bartolome eliza, Andaradia mendia, Santa Catalina eliza, Soroluzeta mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Izmendia
Soroluzeta eta Andia Izmendiako talaiatik ©zuriain

Andiako goi-lautadaren hegoaldean urak hainbat sakan urratu ditu, haien artean mendi katetxo edo adar laburrak utziz. Garindon hasi eta Soroluzetan barrena egiten duena Izmendia gainean amaitzen da. Urrundik ikusita, mendixka honek ez dirudi oso interesgarria: baso trinko batek erabat estalita, masokismo hutsa ematen du han sartzeak. Baina mendizaletasunak ematen dituen ustekabe horietakoren bat emanen digu Izmendiak: gailurrerainoko bide egokia izateaz gain, punturik altuena atzean utzita aurkituko dugun talaiatik paisaia paregabea miretsiko dugu.

Irudiak

***

****

***

***

****

***

****

***

***