Irunberriko Trinitatea

zuriain-k sortua, 2009, ekaina 24 - 10:00
Garaiera 846 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.640634, Y.4722291
WGS84 42.638367 N, -1.285958 E.
Abiapuntuak Ilunberri, Liedena, Leire
Gertu Irunberriko Trinitatea ermita, San Adrian ermita, Irunberriko arroila arroila, Santa Maria Magdalena ermita, Biezkas mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Irunberriko Trinitatea
Uraren lan ikusgarria ©zuriain

Ibarrako arroilak bereizten du Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturra multzo nagusitik, bizkar luze bat isolatuz. Gorabehera handirik gabeko eta ezpelez jositako mendi honek, ordea, labar ikusgarriak altxatzen ditu hego-mendebalderantz, hurbileko Irunberriko Arroileko hormekin lehiatu nahiz bezala. Malkar zorabiagarriek, harrizko zubiek, gendarme bakartiek elkar hartzen dute bideari xarma berezi bat emateko. Nolanahi ere, kontuz ibili behar da haurrekin edo ohitura handirik gabeko jendearekin joanez gero. Bideak zailtasun berezirik ez duen arren, amildegi handietatik hurbil dabil uneoro, eta zenbait tokitan eskuak erabili behar izanen ditugu harriari heltzeko. Kable bat dago jarrita tximinia txiki bat errazago igarotzeko, eta bidea oro har malda handikoa da.
Harrigarriro, Trinitateko erpin geodesikoa ez dago bizkarreko gailurrik altuenean. Antza denez, teknikoek urrundik ikusteko moduko toki bat aukeratu zuten, garaiagoak diren Romastaka (931m) eta Ibarra (989m)gainei muzin eginez.
Bide eder bat markaturik dago Trinitateko baselizatik erpin geodesikoraino eta bertatik, labar eta malkarretan behera egiten du Irunberriko Arroileko bidearekin bat eginez, txango zirkular eder baterako aukera zabalduz.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

ikusgarria da lekua

ikusgarria da lekua. egingo diot bisita halako batean. ibilbidea prestatzeko gomendiorik?

Kaixo, Inaxio. Oraintxe

Kaixo, Inaxio. Oraintxe jarriko dut tracka eta ibilbidea, baina gomendiorik hoberena zera da, bero egunetan ez joatea: ia ez dago toki ospelik, zuhaitz gutxi eta eguzkitara egin behar da bide gehiena. Beraz, ur asko eraman eta arropa egokia!