Irotzalde

zuriain-k sortua, 2010, iraila 27 - 11:39
Garaiera 782 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.618822, Y.4745874
WGS84 42.854347 N, -1.546955 E.
Beste izenak Erkalaz
Abiapuntuak Altzuza, Sagaseta
Gertu La Concepción eliza, Santa Engracia eliza, Egulbati mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Irotzalde
Irotzalde, iparraldetik ©zuriain

Irotzalde edo Erkalaz Lakarriko ardatzetik hego-mendebalderantz banaturiko mendi kate luzeko gain nagusitatako bat dugu. Orain gutxi arte gain hauek gehienak pinudi sarriz estalita zeuden gailurretaraino bertaraino. Azken urteotan, baina, suebaki zabalak ireki dituzte mendialde honetan. Orain sute arriskua txikiagoa da, eta lehen ez bezala gailur garbietatik paisaia ikus daiteke... hala ere, ebaki zabalek ez dute mendi hauen itxura erakargarriago bihurtu.
Hala ere, Iruñerriaren hurbiltasunari esker, bisita ugari jasotzen dute gain hauek. Gora-behera handirik gabekoak izanik oso egokiak dira haurrekin joateko, txirrindulaz edo are zaldiz ibiltzeko. Zoritxarrez, motorzale eta ehiztariek ere badute mendialde honen berri.
Hainbat eta hainbat gain aurki ditzakegu mendialde honetan. Hegoaldetik hasita: San Migel (689m), Erbaluz (742m), Lertxundi (785m), antenaduna den Oihankasko (754m), antzinako gotorleku baten hondakinak ezkutatzen duen Gazteluzar (754m), Irotzalde (782m), Asketa (861). Hemendik, kateak ekialderantz egiten du, eta Beltzunegiko Harria pasata, Lakarriko gailur ospetsura hartzen du bere altuera nagusia.

Irudiak

***

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****