Intzako DorreaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra HEtik ©inaxio Intzako Dorrea omen du izenik jatorrena, Irumugarrieta deritzon lekua ez baita tontorrean gelditzen. Inguruan elkartzen diren hiru lurralde horietako bi Gipuzkoa eta Nafarroa dira, eta tontorra Nafarroako aldean gelditzen da; beraz, Aralarko tontorrik garaiena, Nafarroan da. Tontorrera Hegoaldeko bizkarrean gora datorren bidea hain zuzen bi herrialdeen arteko muga zaintzen duten mugarrien aldamenetik dator, Igaratza aldeko pista zabaletik. Bada beste bidezidor bihurri bat Ekialdetik datorrena, Mendiaundi aldetik, gora-behera haundirik gabe, baino arrasto arinagoarekin. Ibilbide ederra osatu daiteke bide biak urratuz, Guardetxetik nahiz Albitik abiatuta: Gertsagako sakaneko bidea - Unagako putzua - Mendiaundi - Ekialdeko bidea- Intzako Dorrea - Hegoaldeko bizkarreko bidea - Trikuharri trikuharria - Igaratza - Desaomendi - Pagomari - Guardetxea. Zaildutako mendizaleentzako berriz Malloetako gain guztiak zapaltzea da erronka dotoreena, Ttutturre eta Balerdi artean, edota Betelu aldetik abiatuta igotzea, mila metrotik gorako aldapa gaindituz. Ikusten duzuenez, edonoren neurriko aukerak eskaintzen dituen mendia da, eta bidearen luzeraz gain, ez du beste zailtasunik. Hori bai, eguzkitik babestua ibiltzea komeni da, ze itzalik ez dago alde horretan eta garaiera kontutan hartuta, eguzkiak gogor jotzen du. Tontorrean, inguru guztira zabaltzen den ikuspegi zabalaz gain, erpin geodesiko haundi bat eta txartelontzia ditugu zain.
Related nodes
[ibilbide] intza .. Intzako Dorrea / Irumugarrieta,
[ibilbide] LIZARRUSTI .. Intzako Dorrea / Irumugarrieta,
[ibilbide] Aralarren bihotzean,
[track] LIZARRUSTI .. HIRUMUGARRIETA,
[ibilbide] Gaintzatik Intzako Dorrera igoera,
[ibilbide] Aralar: Txirrita mendi ibilaldia,
|
![]() |
Lizarrausti-Intzako Dorrea
Kaixo lagunak,
Igoera hau egin dut Lizarraustiko Parketxetik (622m) abiatuta, hemendik aurrera GR12 bideska hartu nuen Alleko (1017m) tontorrerako bidegurutzerainok, tontorra egin eta gero GR12 bideskara jeisten gara berriro Puttarrirantz (1299m) jarraitzeko, ni tartean pagadian barrena ibili nintzen "Ansaretako Zaparra" trikuharria ikustera joateko (argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88576.jpg) eta ondoren Puttarrirako bideskara berriro.
Hiru orduren ondoren Puttarri (1299m) tontorra zapaldu eta Aralar Nafarreko larreetarantz jarraitu nuen. Ordubete baten buruan "Trikuharri" trikuharrira (argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88579.jpg) heltzen gara eta hemen abiatzen da Irumugarrieta/Intzako Dorrea-rako (1430m) azken igoera, ordubete bat behar da tontorrera iristeko. (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88567.jpg) 5-6 orduko ibilbidea.
Gaintzatik Intzako dorrera Baratzail lepotik
Kaixo mendizaleok! Euskal Herriko mendebaldekoa nauzue eta Malloak aldeko paraje ederrera gura baino gutxiagotan arrimatu izan naiz.
Asmoa dut Gaintzatik abiatuta Urdelarko bidetik, Baratzail lepotik, Intzako dorrera igotzea.
Argitu gura nuke Gaintza herritik Urdelarko bidea hartzeko zer egin behar dudan.
Eskerrik asko Juan
zubi eta josek orri honetan
zubi eta josek orri honetan bertan erantsitako ibilbideetan proposatzen direnak ikusi al dituzu? nik uste zure asmoarekin bat datozela.
Gaintza-Intzako dorrea
Eskerrik asko Inaxio begiak zabaltzearren.
Behar nuena topatu dut.
Eskerrik asko mendizaleon irteerak errazten dituzunoi.
Hurrengo arte!
Irumugarrietara juteko
Jakin nahi nuke Irumugarrietara juteko pista hartu beharrean nundikan hartzen den beste bide hori. Guardetxetikan binon nundik?
kaixo
ni lekunberrikoa naiz irumugarrieta ondoan dagoen herri bata da
Re: Irumugarrietara juteko
Kaixo Iñaki.
Ez dakit zer esan nahi dezun pistatik joan beharrean, baina behintzat Guardaetxetik abiatuta ohiko bidea pista hartzea da, eta pagomarira iritzi han eskubitara jo eta parkinetik ateatzen den bidea hartu eta zelaigune zabalera irtengo zara eta Intzako dorrea iparraldera joanaz joango zinake, garaiera handiena duena baita.
Bestalde beste bide bat izan daiteke Errazkin, Intza edo Gaintzatik abiatuta, eta lalloak barrena gora alda gogor eta malkartsuetatik, bidea dago izugarri politak dira bide horiek, baina hauspoak majo sufritzen ditek.
Beno Iñaki ondo izan eta espero diat hire galdera erantzun izana.
lasaia
gure ibilbidea honako hau izan zen, pena merezi duena: guardetxetik igaratzaino ta hemendik trikuharri bat dagoen tokitik irumugarrietara. puntatik bista zoragarriak daude. gero beste bide bat hartu genun non erreka ta harkaitz zoragarriak agertzen diren. benetan zoragarri eta lasaigarria
Re: lasaia
Guardetxetik pista hartu beharrean nondik hasten da beste bide hori?Iturritikan edo?