Intsusako Harmala

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 24 - 14:12
Garaiera 913 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.600960, Y.4770066
WGS84 43.074716 N, -1.761159 E.
Abiapuntuak Gorostietako mendatea, Saldias, Beintza-Labaien
Gertu GORA tumulua, San Salvador baseliza, AXEXULUTA tumulua, Uztartza mendia, TANTADI 1 ipar trikuharria, TANTADI 2 hego trikuharria, Gurutzea gurutzea, LARRAZABAL (Paiu) trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Intsusako Harmala
Intsusako Harmala ©zuriain

Mendi ezezaguna izanagatik ere, Intsusako Harmala zonaldeko interesgarrienetakoa dugu. Mendialde honetako gain gehienak pagadi eder baina sarriek estalita egonik, gutxitan goza dezakegu inguruko paisaia zabalez.
Gainera, oso garaia izan ez arren, Intsusa ez da inguruko mendiak bezain eite leun eta otzanekoa. Haren hegoaldeko isurialdean harria nagusitu eta horma -harmala edo harmaila- ikusgarrietan azaltzen da. Urrundik horma hauek zailak iruditu arren, ez diote arazo handirik jartzen mendizaleari, eta arriskutsuak baino gehiago, deserosoak dira.
Iparralderago, kota apalago batzuk daude mendikatean: Gora izeneko mendixka, tontorrean errepetidorea duena, eta Erriburu, muino leun belartsua.
Mendi honen izena Intsusa izenetik etor liteke (Sambucus nigra, Sauco gaztelaniaz)

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak