Idokorri

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1071 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.648603, Y.4730481
WGS84 42.710590 N, -1.186659 E.
Abiapuntuak Aizpurgi, Napari.
Gertu San Fructuoso eliza, Santa Kolonba arroila, Concepcion eliza, PUENTE de BIGUEZAL (Oxoski) trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Idokorri
IEko bizkarra, Santa Kolomba aldean ©inaxio

Zaraitzu ibaiak bereizten du Idokorri dagokion ardatzetik, Illongo mendikatetik, aurreraxeago Arbaiungo arroila ebakitzen duen bezala, eta bakartuta uzten du, Napari eta Aizpurgi artean. Artadiak estaltzen ditu isurialde aldapatsuenak, H eta Eko isurialdeak eta pinu sail zabalak iparraldeko isurialde gehiena. Gainean gora-behera gutxiko gandor erosoa, arte, ezpel, larre eta pinu artean dabilena. Erpin geodesikoa eta buzoia bereizita daude, gandorraren mutur banatan (buzoia Ean, erpina Man), altuera beretsuan, baina tartean kilometro eskas dutela. Igoera politena eta erabiliena Aizpurgi aldetik datorrena da. Alde hartan Santa Kolonbako arroila dago, Idokorri eta aldameneko muinoaren artean estutzen dutena, ibilbidearen osagarri.

Irudiak

****

****

***

****

***

****

****

****

****

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

**

Lotutako orriak

Igoera gomendagarria

Zoragarria da, ibilbide osoa.
Harriz markatutako bidea dago Aizpurgiti abiatuta.
Inaxio ondo esplikatzen duen bezala.
Ni postontzian bukatutzat eman dut igoera (ez nekien aurrerago erpin geodesikoa zegoenik).
Eta itzuleran Sta. Kolonbako arroilatik joan naiz, baina ezin pasatu izan nahiz beste aldera, eta berriz atzera egin, eta aparkalekura iritsi naiz.