Skip to main content

Sanmigelbizkar mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20070512)
Altuera
832 m
Beste izenak
Gongolatz
Zerrenda
Abiapuntuak
Aos · Iriso
Lurraldea

Itzaga inguratzen duen mendi zerrenda apal horretako tontorretako bat da Sanmigelbizkar, Iriso herriaren gainean. Ingurunea itxuraz lehorra izanagatik, landaretza oparoak menderatzen du mendi osoa. Tontorra bera haritz eta ezpelez osatutako basoak estaltzen du eta ez dago besterik ikusterik. Landaretza horrek berak estu hartzen ditu tontorraren inguruko bidezidorrak eta arretaz ibili beharra dago arrastoa ez galtzeko. Igoera errazena hegoaldeko isurialdean dagoen Iriso herritik abiatzen da, pista nabarmen batean gora. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.

Oso gertu (< 1.000 m)

San Pedro eliza (911 m.) · Beroitz tokia (956 m.) · San Martin eliza (999 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Sanmigelbizkar Iriso herritik Iriso 230 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2006·ko Martxoaren 27·an - 13:49etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Herritik iparraldera ateratzen den pistatik jo eta 30 minutura, eskuinera ateratzen den pista hartu (harri pilez dago markatua) eta piskana bide zabala estutzen joango da, gutxira ezkerrera jo behar da(harri pilez markatua), azkeneko malda gogorra igo arte. Azkeneko malda hau nahiko malkartzua eta zikina dago, baina une oro bidetxur osoan harri pilak daude. Guztira 45 min.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2007·ko Apirilaren 7·an - 19:59etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Tontorrean egondako ermita bati zor dio izen hori, inguruko biztanleek tontorra zehazki izendatzeko erabiltzen dutena. Kontrara, Gongolatz, oro har mendilerroa izendatzeko erabil daiteke, halaxe egiten baitute hangoek.
    Debe el nombre, que los habitantes de los alrededores utilizan para denominar la cima concreta, a una ermita que hubo en su cima. Por el contrario, Gongolatz puede utilizarse para denominar el conjunto de la sierra, pues así lo hacen los de allí."

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Pedro eliza (911 m.) · Beroitz tokia (956 m.) · San Martin eliza (999 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi