Goitiko Gaina edo Goitean Eugiko urtegiaren mendebaldeko ertza zaintzen duen mendi oihantsua da. Zonalde honetako beste hainbat mendiren antzera, Goitiko Gaina bizkar luze eta gorabehera handirik gabea da. Pagadi zabal eta garbiek estaltzen dituzte mendiko gainaldea eta hegiak, Iragi herriaren gainean harritza ikusgarri bat azaltzen badu ere. Tontorretik ikuspegi mugatua izanen dugu, basoa ekialderantz bakarrik zabaltzen baita. Hala ere, bilatuz gero, behatoki ugari aurki ditzakegu Goitiko Gainaren bizkarrean, Leateko Gaina izeneko aurregailurra adibidez, behatoki aparta baita Eugi inguruko mendien gainean, baita Pirinio aldera ere.
Igoera klasikoa Egozkueko mendatetik abiatzen da, Azimendin barrena hasieran, Urdanatz azpitik gero, Burdindogiko baselizaraino. Handik aurrerakoa gorabehera txikiko basoan barrena ibiltzea besterik ez da izanen, pagadi itzaltsuen edertasunaz gozatuz. Iragi herritik ere ateratzen da bide bat, Zumarrandia errekaren ertzetik Burdindogiko baselizaraino iristen dena. Biok konbina daitezke txango zirkularra egiteko.
Oso gertu (< 1.000 m)
GOITEAN 1 IPAR trikuharria (146 m.) · GOITEAN 1 zutarria (224 m.) · GOITEAN 2 HEGO trikuharria (418 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Baratxueta - Iragi - Goitiko Gaina - Burdindogi - Urdanatz | Egozkue mendatea | 1000 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
GOITEAN 1 IPAR trikuharria (146 m.) · GOITEAN 1 zutarria (224 m.) · GOITEAN 2 HEGO trikuharria (418 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig