Gazteluaitz

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 927 m
Mendialdea Aizkorri
Kokapena ED50 30T X.550100, Y.4757900
WGS84 42.970232 N, -2.386938 E.
Abiapuntuak Arantzazu.
Gertu Tellakaskueta mendia, Arantzazu ermita, MALLA tumulua, Santakruz ermita, Enaitz mendia, ARTZANBURU trikuharria, Koronaziñoko ermita ermita, ARTASO trikuharria, GALLERDI tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Gazteluaitz
gazteluaitz ©txintxurreta

Bada Arantzazuko hegoaldean karaitzezko haitz zerrenda ikusgarri bat, Begiolatza eta Urkulu erreken artean. Ez dira handiak, baina bai harroak eta malkartsuak. Gazteluaitz horietako bat da eta bere iparraldeko horma zutagatik nabarmentzen da bereziki, Arantzazutik Urbiara abiatzen den ohiko bidetik begiratuta. Alde hartatik ezinezkoa ematen badu ere, zailtasunik gabe igo daiteke ekialdetik inguratu eta bere hegomendebaldeko isurialdean gora eginez. Ibilbidea osatu nahi izanez gero gertu gelditzen dira Arriona (933 m) hegoaldean eta Erbizaskun (882 m), Bellostegi (792 m) eta Aitzabal (766 m) ekialdean.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

**

***

***

***

****

****

****

****

****

****

****

****

****

***

**

***

Lotutako orriak

Gazteluaitz

kaixo, ea norbaitek badaki oinez igo al daitekeen ala ez mendi honi, ,,,Euskal Herriko mendien katalogoan ikusi det eta horrialde hontan eskalatzailearentzat dela ematen du mendi hau,,,,,,,ezkerrik asko.Gabi

Gazteluaitzeko igoera eskalatu gabe

Kaixo Gabi.
Gazteluaitz ikusita ala da eskalatzaileentzat dela, baina, igo daiteke eskalatu gabe. Horretarako Urbiara doan bidea hartu eta Kotxeentzat sarrera itxia dagoen arte joan. Bertan eskubitara hartu beherantza jo eta Gazteluaitz igotzeko hego ekialdetik abiatzen den bidetxur bat dago totntorreraino eskalatu gabe baina arreta handiz igoera gogorra eta harriak daudelako, baina, arriskurik gabe.Animo.

Eskalada erreza

Bada Gazteluaitzera igotzeko beste era bat, ederra baino eskalada erreza behar duena. Orrialde hontako 2. argazkian ikusten den aristatik da, "Enaitzetik ikusita" jartzen duena. Errex iritsiko gara "Gendarme" txiki horren albora, baino hemen eskubialdera jo beharko dugu hamildegira urbilduz ta bertatik gora zirrikitu horizontal batzutan esku ta oinak erraz sartuz. Erraza da (IIº asko jota), baino arriskutsu xamarra. Zorionez bide normaletik jaitsi leike.

Eskalada Gazteluaitz

Norbaitek ba al daki non topa ditzaket Gazteluaitz-eko eskaladari buruzko xehetasunak?
eskerrikasko.

Re: Eskalada Gazteluaitz

Gipuzkoako eskalada gida liburuan krokisak dauzkazu. Izenik gabeko hiru bide aipatzen ditu liburu honek. Lehenengoa (hiru zati, IV+,IV+ eta IV+), bigarrena ( 6b+,6a+ eta IV+) eta hirugarrena ( 6b+,6a eta 6b). Bide guztiak ekipatu gabe daude, materiale guztia eruan beharko dezu (fisuroak, friendsak, etab.)

Gazteluaitz

Zenbat Gazteluaitz daude? Nik gutxienez bi ezagutzen ditut. Bata hemen azaltzen dena eta bestea Araotz aldetik joanda Andartoren parean dagoen aitza. Hain justu ere, inguru haietan bada erreka bat non Gazteluaitzeko Ur zuloa dagoen.
Gazteluaitz izena nondik dator? Gaztelu+aitz? Inguru haietan gazteluren bat egon ote zen?