Garindo

zuriain-k sortua, 2010, martxoa 22 - 11:07
Garaiera 1000 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.591523, Y.4740791
WGS84 42.812338 N, -1.881842 E.
Abiapuntuak Munarriz, Genbe, Muniain
Gertu Garindo 3 cima eraztun-tumulua, Garindo 2 eraztun-tumulua, Garindo 1 eraztun-tumulua, Garindo 4 este eraztun-tumulua, Ornaitz eraztun-tumulua, Ornaixabal tumulua, Ornaixabal zista, San Migel (honakinak) ermita, Leiorri 2 tumulua, Magdalena tumulua, San Juan Bautista ermita, LEIORRI 1 tumulua, San Roman eliza, Andra Maria eliza, La Magdalena ermita, Munarriz herria, OBIARRI tumulua, AGOKI zutarria, OBIARRI eraztun-tumulua, AGOKI eremu tumularra, Soroluzeta mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Garindo
Garindoko malkarra ©zuriain

Andiako goi ordokian jasotako uren higaduraren ondorioz, mendilerroa hegoaldean arrakalatu eta hainbat arroil eder eta malkartsuak urratu dira, txangolariaren gozagarri. Urederra eta Irantzukoa izanen dira sonatuenak, baina hain ezagunak ez diren beste hainbat daude, Lezaungoa eta Otsanzulo kasu.
Genbe eta Munarriz herrien parean beste arroil bat zabaltzen da, Lezaia izenekoa, Elimendi eta Soroluzeta mendien artean estutua. Bertan eskaladarako eremu zirraragarriaz gainera, bide zahar bat dago Genbe eta Munarriz herriak lotzen dituena.
Bide hau oso egokia izan daiteke Garindo mendia igotzeko. Gain hau ez da oso nabarmena, baina bere gailur zabal eta panoramikoak Andiako bazterren gaineko ikuspegi paregabea eskaintzen du. Txangoa luzatu nahi izanez gero, hortxe dugu Soroluzetako bizkar luze eta sasiek hartua. Garaiera beretsuko bi gailurretara iristea mendi bildumazale amorratuenentzako erronka izan daiteke.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

****

Soroluzeta ipar=Ezpeldiabazter

Ezpeldiabazter (1.013,30m)
Soroluzeta (1.013,46m)!!!!!:)

Eskerrak

Kaixo Zuriain
Atzo izan nintzen azkenean Soroluzetako gailurretan (ipar eta hegoan) eta zuk emandako informazioari esker azkenean lortu ditut bi tontor hauek egitea. Iparrekoan nahiko deserosoa eta luzea iruditu zitzaidan eta hegokoa errezagoa, hala ere, plastikoko zintak ipini nituen norbaitek egin nahi izan ezkero eta baliagarri izan dakion, galtzeko erreza baita. Bereziki hegokoa aholkatuko nioke egitea, iparrekoa zailagoa iruditu zitzaidan. Beraz Zuriain mila esker emandako informazioagatik. Ondo izan.

Ez horregatik, Mou eta

Ez horregatik, Mou eta zorionak. Soroluzeta bezalako mendiek arreta handirik jaso ez arren, merezi dute bisitatxo bat egiteak... dena ez da Saioa edo Mendaur!

Goiko gandorra

kaixo Zuriain.
Aurrekoan Soroluzeta egitera abiatu nintzen zuk emandako ibilbide eta informazioa kontutan hartuz eta kotxea Genbeko mendate pankarta utzi eta ate metalikoa pasata abiatu eta gorantza abiatu nintzen bide zabalean, zuk bidea bezala markatua duzun punturaino (hemen bihurgune bat egiten du bideak eta beherantza doa baso itxia bidezidorrak txarrantxa bat pasa Ala da?) ondoren hegoaldeko tontorra egitera joan nintzen eta bide txur antzeko bat dago eta berehala harri mordoa dagoen leku batekin topatzen zera, ez nuen jarraitu galtzeko arriskua zegoelako eta plastikoko zintak ez nituelako bidea markatzeko.
Iparraldeko tontorra egiteko berriz bihurgunean hartu behar da iparralderantz baina otean artean ez nuen zirrikiturik topatu sartzeko eta gainera plastikoak ez neramanez beste baterako utziko dut.
Nik hemen idatzitako uste dut zuk egindako ibilbidea dela, behintzat goiko gandorrean ez da????
Beno beste batean plastikozko zintekin abiatuko naiz? Ondo izan.

Pena da gailurretara iritsi

Pena da gailurretara iritsi ez izana, mou. Bai, zuk deskibaturiko bidea nik jaisteko erabili nuena da. Garindotik nentorren, eta Soroluzetako bizkar osoa ibilita, pozarren hartu nuen bide zabal hura, berriz ere mendateko errepidean utzi ninduena. Pare bat kilometro egin nuen errepidean behera eta euripean, baina pasatakoaren ondotik, ez zitzaidan axola izan.
Gogoan dudanez, Soroluzetako bizkarrekoa ez zen bide luzea, baina bai deseroso samarra. Galtzeko arrisku handirik ez zegoen, mendiaren gainaldeari eutsiz gero beti bidearen bihurgune horretara itzultzen baitzen.
Hurrengoan baietz!

Eskerrik asko.

kaixo Zuriain.
Irakurri diat hik idatzitakoa eta egitean komentatuko diat. Eskerrik asko ta
ondo izan.

Bidea nolakoa eta denbora?

Kaixo Zuriain.
Orrialde honetan ikusi dudanez, Soroluzeta tontorra iritsi zinen, ni orain dela urte batzuk saiatu nintzen Muniain herritik eta ezinezkoa egin zitzaidan. Orduan jakin gura nikek Genbeko 18.km-tik tontorrerainoko bidea nolakoa deken eta zenbat denbora behar den
Erantzungo duzulakoan agurtzen natzaizu. Ondo izan.

Kaixo, Mou. 16. kilometrotik

Kaixo, Mou. 16. kilometrotik Munarriz herrirainoko bidea zoragarria da. Arroil eder batean gora egiten duzu, eta bidea ez da behin ere galtzen. Zoritxarrez, ezin gauza bera erran Munarriz eta Soroluzeta arteko bideaz.
Erantsitako ibilbidean ikusten duzunez, Munarriz herritik Garindora igo ostean, hurbilleko lepo horretatik ekin nion igoerari. Hasieran bidexkak zeuden sasien artean, baina basora sartutakoan infernu hutsa zen.
Beraz, hobe duzu ni jaitsi nintzen bidetik joan. Orain ez dut astirik, baina arratsean emanen dizkizut zehaztasun gehiago. Ongi izan.

Berriz ere hemen.

Berriz ere hemen. Soroluzetako gailurrera iristeko modurik erosoena -nik dakidanez- 16. kilometroan (kontuz, nire ibilbidea, arroilean barrena dabilena, 18. kman hasten zen, ez zuk jarri bezala 16.ean) hasten den bidea da. 16. kilometrotik 18.era oinez jaitsi nintzen errepidean behera.
Bada, 16. kilometroan errepideak bihurgune arin bat egiten du. Parean, ate metaliko bat dago, aziendak ibiltzen diren tokia dirudi, lokatz handia baitzegoen. Bide hau zabalda da eta inolako zailtasunik gabe eramanen zaitu mendiaren gainaldera.
GPSaren arabera, Soroluzetak altuera beretsuko bi gailur ditu. Hegoaldekora iristeko, aipatu bideak puntu gorenera iristean egiten duen bihurgune batera ateratzen den bidexka ez oso nabarmen bat hartu behar da. Wikiloceko trackean, "bidea" izeneko waypointak markatzen du. Ehiztarien xendra bat ematen du. Mendiaren gandorra inoiz ez utzi gabe iritsiko zara txarrantxa batera. Txarrantxa zeharkatuta, berehala ikusiko duzu gailurra markatzen duen kaina.
Iparraldekora iristea zailagoa da, baina distantzia laburragoa. Aurrekoan bezala, hobe da gainaldean barrena ibiltzea, mendi mazelak saihestuz. Gainaldean harria nagusitu eta landaretza apur bat zabaltzen da, ibilbidea erraztuz.
Dena den, azaldu dizudan ibilbidea ez da arroiletik pasatzen, eta horixe zen ibilbidearen zatirik ederrena...