Skip to main content

Eskaleramendi mendia

zuriain·k

2009/10/07 - 13:10

Eskaleramendi | ©zuriain (2009-10-09)
Altuera
1.467 m
Beste izenak
Escaliers · Eskailerak
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Bagargiak-Organbidexka lepoa · Ugatze lepoa · Larrañe · Mendibe · Pedroren Txaleta

Harsüdürra Pirinioen ardatz nagusitik bereizturiko mendilerroa da. Burdinkurutzetako lepoak mendebaldean eta Bagargiak eta Iratzabaleta lepoak ekialdean mugatzen dute mendilerro honen atal nagusia. Hegoaldetik ikusita, bizkar belastsu eta borobil samarrak dira, baina iparraldeo isurialdea -Mendibeltza izenekoa- ehunka metroko malkar ikusgarrietan hausten da Inartxuriko oihanaren gainean. Ugatze lepotik ekialderantz, mendikateak altuera galdu Mendikotziageko gandorrean barrena (Belozkarre, 1173m) eta Salteburia mendian amaitzen da, Larrañe gainean mazela erraldoi gorriskak amilduz.
Eskaleramendi Harsüdürreko atal nagusiaren azken gaina ekialdetik. Ugatze lepoa eta Lepo Txipiak mugatzen dute. Hego eta mendebaldetik ikusita mendi leun eta borobil samarra bada ere, ipar-ekialdeko isurialdeetan harria nagusitu eta itxura zirraragarriagoa ematen dio mendiari. Baliteke mendi honen izena mailakaturiko harri horiei zor izatea. Nolanahi ere, ipar gandorrean gora doan bide zaharrean eskaileratxo batzuk daude harrian zizelkaturik, eta horiexek dira askoren ustez mendi izenaren jatorria.

Oso gertu (< 1.000 m)

LEPO XIPIA / ESKALEAK harrespila (28 m.) · HARTSUDURRA (Eskalierra) harrespila (690 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Iratiko iparraldeko mendietan 1500 m ietxaburu

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

LEPO XIPIA / ESKALEAK harrespila (28 m.) · HARTSUDURRA (Eskalierra) harrespila (690 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi