Erremendia

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1388 m
Mendialdea Areta
Kokapena ED50 30T X.649208, Y.4745433
WGS84 42.845052 N, -1.175323 E.
Beste izenak Remendía, Ezpondarri
Abiapuntuak Abaurregaina, Elkoatz, Erremendia.
Gertu PORTILLO DE BORROKOSKO 1 tumulua, PORTILLO DE BORROKOSKO 2-3 tumulua, Aritzgaña mendia, Errezlanda mendia, Olbidea mendia, Borrokoxko mendia, ASKAXARRA 2 megalitoa, ASKAXARRA 1 megalitoa, ASKAXARRA harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Erremendia
Ezpondarri (Erremendia) ©zuriain

Aretako mendimultzoan, ekialdeko zonaldeak Erremendia izena jasotzen du. Oro har, Jaurrieta-Eaurta eta Abaurregainaren arteko errepideak markatzen du zonalde honen iparraldeko muga. Hain isolaturik izanik, Erremendiako goi ordokiak soro eta pagadi trinkoek bisita gutxi jasotzen dute. Hala ere, bertan hainbat mendi interesgarri nabarmentzen dira: Menditxusi, Arbaxamendi, Arnatzu, Borrokoxko, eta denen artean garaiena eta paisaia zabalenak eskaintzen dituena: Erremendia edo Ezpondarri.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

***

***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak

Oker zaudenean zuzentzea

Oker zaudenean zuzentzea komenigarria denez, nire aurreko iruzkina zuzendu eginen dut. Erremendia eta Ezpondarri mendi bereko bi izen besterik ez dira. Nafarroako Gobernuaren toponimia ofizialean hala agertzen da, behintzat. Nolanahi ere, mendiko txartelontzian zein zenbait mapetan Ezpondarri izena agertzen da, eta Erremendia izena zonalde osoari ematen zaio: bai Jaurrieta eta Abaurregainaren arteko mendateari baita Aretako mendietako ekialdeko zonalde zabal horri ere.
Izenak izen, mendialde nahiko ezezaguna da hau: antza, mendizaleek Baigura erraldoia nahiago izaten dute. Hala ere, inguru honetan badira paraje ezin ederragoak eta merezimendu handiko hainbat mendi: Arnazu, Borrokoxko, Menditxusi -hain itxusia ere ez dena ;)- eta Ezpondarri bera ere. Abiapuntuak Erremendiako mendatea eta Elkoatz eta Aietxu herrixkak izaten dira. On egin!

em@luberri.net

NIK USTE DUT MENDI HAU OSO POLITA DA, IBILALDIA HASIERAN INGURUNE LEHORTU DA BAINA LASTER, KOLLADO IRISTEN GERO ALDATU DA.

Nire ustez, argazkietan

Nire ustez, argazkietan agertzen den mendia Ezpondarri da. Erremendia altuera bertsuko mendia da, baina mendebalderago dago, eta zuhaitzez josia du tontorra. Nolanahi ere, bereizketa ez da oso garrantzi handikoa...